Ikertzaikeentzako diru- laguntzak, osasuna, berdintasuna, atzerrian lehiatzearen garrantzia, berrikuntzan apustua egiteagatik aitortze internazionala eta batez ere pertsonak izan dira Innobasque web berrian azaldu diren ideia azpimarragarrienak izan dira. Hilabete honetako albiste deigarrienak ezagutu nahi dituzu? Hamar aurkezten dizkizuegu; hamaikagarrena irakurriena izan zen.

Euskadik 805 milioi euro lortu nahi ditu Horizon 2020 programatik

“Euskadiren erronka Europako I+G+b-ko 2.100 proiektutan parte hartzea da, eta 805 milioi euroko finantzaketa lortzea Horizon(te) 2020 programatik”. Hori adierazi zuen Leire Bilbaok, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendariak, Bilboko Euskalduna jauregian “Euskal I+G+b Europan, 2014-2020 Koaderno Estrategikoa” aurkeztu zenean. “Helburu honek esan nahi du %75 haztea Euskadik aurreko 7 urteetan, VII. Esparru Programan, lorturikoaren aldean; oso erronka handia, beraz”.

Pertsonak, Euskadiko zientzia-politikaren ardatz

Joan zen ekainaren 4an, Marie Curie bekak aurkezteko jardunaldian, Euskadik zientzia-politikan dituen erronkak ere jakinarazi ziren. Honela, Miren Begoñe Urrutiak, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikaren zuzendariak, nabarmendu zuen pertsonak direla Euskadiko zientzia-politikaren ardatza. Guztira 80 pertsonak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman dauden askotariko eragileen ordezkariek, parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek antolaturiko jardunaldian. Gainera, bertaratuetako 11k aukera izan zuten Europako Bulegoko National Contact Point-ekin hitz egiteko, beren proposamenak berrikusi eta zalantzak argitzeko.

Diseinuaren Mundu Eguna

Bilbao Bizkaia Design and Creativity Council (BiDC)-ek hainbat ekimenekin Diseinuaren Mundu Eguna ospattzen ari da Bilboko Alhondigan, eta protagonista dira diseinuaren eta sormen-industrien inguruko elkarrizketak.

M-ERA.NET, I+G+b-aren finantzazioa materialetan

M-ERA.NET 2014 deialdian parte hartu nahi duten euskal enpresek dagoeneko egin dezakete hori. Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen Europar Batasuneko programa bat da, eta euskal ETEak I+G+b-ko proiektuetan parte hartzea ahalbidetzen duena, beste enpresa edo europar Teknologia Zentro batzuekiko partzuergoan. M-ERA.NET 2014 espezializaturik dago materialen teknologian eta ingeniaritzan makro-, mikro- eta nano-eskaletan.

Osasuna, I+G-ean inbertitzearen garrantzia

“Osasun-sistema irekita dago berrikuntzara, eta bilakaera behar du une bakoitzean zerbitzurik hoberenak emateko” azaltzen du María Aguirre, Eusko Jaurlaritzako Ikerkuntza eta Osasun Berrikuntza Saileko zuzendariak. Bestalde, Azuzena Castrok, OWLeko zuzendari nagusiak honako hau argudiatzen du: “pertsonak berak kontziente izan behar du etorkizunean bizi-kalitate hobea izateko eskolatik hasi behar delakoaz”.

German Marshal Fundation-en Hiri-berrikuntzako Foroa Innobasquen

BUILD (Bilbao Urban Innovation and Leadership Dialogues – Bilbo Hiri Lidergo eta Berrikuntzari buruzko Elkarrizketak) foroa, German Marshall Fund of the United States (GMF) delakoak antolatua, Innobasquera etorri ziren, zuzen-zuzenean ezagutzeko euskal berrikuntzaren egungo egoera. GMF Bilbon egin zen goi-mailako topaketa hau, non Estatu Batuetako eta Europako toki-liderrak estrategiak eta ikuspegiak eztabaidatzen ari diren hirietako berrikuntza eta aldaketaren lider izateko. Deialdi hau hiri-garapenaren arloan abangoardiako politikak aztertu eta planifikatzera bideratuta dago.

Enpresa, emakumeak eta berdintasuna

“Erabaki ahal izan behar duzu bai eta huts egiteko eskubidea izan ere bai” dio Emilia Málagak. Bestalde, Matilde Elexpuruk auto-eskakizunaz hitz egiten du.” “Ikaragarri eskatzen diogu geure buruari eta, gainera, gutxi barkatzen diogu”.

Nola mantendu nazioartekatutako enpresen ligan?

Suuma eta URglobal, innobasqueren bazkideak, nazioarteko mentalitatea garatzeko tresnen inguruko euren esperientzia eta ezagutza partekatu zuten Brunch & Learn-ean.

3.000 pertsona ari dira lanean Demokrazia eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zurian

Ia 3.000 pertsona ari dira lanean Demokrazia eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zurian, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duelarik Innobasqueren laguntzaz. 2012-2016 gobernu-programaren dokumentu hau prestatzeko, Jaurlaritza hainbat talderekin ari da lanean. Honela, demokrazia parte-hartzailean sakontzen da biziberritze politikoaren proiektu batekin, herritarrekin elkarrizketa suspertzen duena eta gobernantza-eredu berri bat definitzen duena, parte-hartzaileagoa, gardenagoa, sinesgarriagoa eta alde guztien artean konfiantza eta konpromisoa sortzeko gaitasun handiagokoa.

Innobasque nazioartean aitorturiko errealitatea da

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Innobasqueko ohorezko presidenteak eman zion hasiera Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusiari eta “aldaketa garaiak bizi ditugula eta garai hauek berrikuntza behar dutela” esan zuen. Gaineratu du “funtsezkoa dela Jaurlaritzarentzat eta Euskadirentzat Innobasque alboan izatea”, eta Innobasqueren lana “abangoardia” dela baieztatu zuen.

Hamaikagarrena:

8 euskal erakundek Gosasun zigilua jaso dute

Gastronomía Baska, Urkide Ikastetxea, Eskoriatzako Udala eta Mondragon Unibertsitatea, Ausolan, Askora catering eta zerbitzuak, fisioterapia-online.com, UNI Eibar- Ermua BHI eta Esklerosi Anizkoitza Fundazioa Forum Sport-ekin batera izan dira Gosasun zigilua jaso zutenak, Euskadin erakutsi duten konpromisoaren onespen modura elikaduran, jarduera fiskoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuak sustatzeagatik.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago