- Innobasquek, lantalde batean bilduta, “2020ko Euskal Berrikuntzari buruzko Pertzepzioaren Txostena” egiten parte hartu du. Hain zuzen, txosten horrek bi urtean behin neurtzen ditu Euskadiko berrikuntzaren etorkizuneko aukerak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea nola hautematen den aztertzen du.
- Ziurtatu dute osasun-krisiaren aurreko inbertsio-mailak berreskuratzeak enpresek merkatuan duten kokapenari eusteko soilik balioko duela, baina ez kokapen hori hobetzeko.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari buruz duten balorazioa hobetu egin da aurten ere eta adierazi dute berehalako etorkizunera begira dituzten lehentasunak ekimen estrategikoak sustatzea, enpresak eta gizartea digitalizatzea eta ETE-etan berritzea izan behar direla.
- Ikusi Euskal Berrikuntzari buruzko Pertzepzioaren Txostena eta hura egin duten 250 adituren berrikuntza-taldea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.