Datorren ostegunean, uztailaren 21ean, RED-Espainiako Diseinu Enpresen Elkarteak bere zuzendaritza batzordearen bilera egingo du Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan. Horrela, “RED-Espainiako Diseinu Enpresen Elkarteak” bere babesa adieraziko dio Bilbori, 2014an Diseinuaren Munduko Kapitala izan dadin.

Prentsa oharra (PDF, 302 Kb)

Datorren ostegunean, uztailaren 21ean, RED-Espainiako Diseinu Enpresen Elkarteak bere zuzendaritza batzordearen bilera egingo du Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan. Horrela, “RED-Espainiako Diseinu Enpresen Elkarteak” bere babesa adieraziko dio Bilbori, 2014an Diseinuaren Munduko Kapitala izan dadin.

Horregatik, bileraren ondoren, “Diseinua berrikuntzaren bektore gisa” izenburuko saioa irekia egingo da eta bertan izango dira RED-Espainiako Diseinu Enpresen Elkartea, Bilboko Udala eta Innobasque. Saioan, REDek bere babesa agertuko dio Bizkaiko hiriburuari, lehian baitabil Dublin eta Hegoafrikako Lurmutur Hiriarekin. Innobasquek ere lagunduko du hiriak izendapen hori lor dezan.

World Design Capital biurteko izendapena da, zenbait hiri identifikatu eta aitortzeko sortua, benetan diseinua erabiltzen ari direlako hiria berpiztu eta bertan bizi-kalitatea hobetzeko. Eta 2014an izendapen hori lortzeko hiru hiri finalisten arteko bat da Bilbo. Ekitaldi honek diseinuaren garrantzia ezagutarazteko balio du eta kultura berritzailea sustatzen du bere inguruan.

RED habitat diseinuaren sektoreko enpresen interesak ordezkatzen dituen elkartea da; lankidetzarako lokarriak ezartzen ditu nazio, autonomia-erkidego eta tokian tokiko beste erakunde batzuekin; eta espainiar diseinuko produktuen presentzia mundu osoan areagotzen duten proiektuak eta zerbitzuak bultzatzen ditu. (www.red-aede.es)

REDeko kideak honako hauek dira: ABR Producción Contemporánea; Akaba, BD Barcelona 1972, Calor Color, Diseños Tapizados Muñoz, Equipo DRT, Eredu S.Coop, Estiluz,; Expormim , Gandia Blasco, Gastón y Daniela, Gloria Margenat, Grupo T Diffusion, Inbani Design, Industrias Cosmic, Joquer Tapicerías, Kendo Mobiliario, Kettal, Lladró Comercial, Luzifer Lamps, Marset Iluminación, Mobles 1 14, Muebles Treku, Nanimarquina, Now Carpets, Ofita Interiores, Onn Outside Mobiliario Urbano, Palmadera, Papeles Ilustrados Tres Tintas BCN, Planning Sisplamo, Rafemar, Resinas Olot, RS Metal Games, Sancal Diseño, Santa&Cole Neoseries, Sellex, Stilinea Cocinas, Tecnología y Diseño Cabanes, Teixidors, Temas V S.A., Viccarbe Hábitat eta Vondom.

Partekatu albiste hau