Iñigo Urkullu Lehendakariak berrikuntzarako aurrekontua urtean %5 handitzeko konpromisoa agertu du, eta Eusko Jaurlaritza 200 milioi euro arteko berrikuntza finantzatzeko programa berria prestatzen ari dela iragarri du.

  • Kevin Morgan Europar Batzordearen aholkulariak Euskadiko espezializazio adimentsurako estrategiaren kanpo ebaluazioa aurkeztu du, “Europar Batasunean ikusi dugun zorrotzenetakoa dela” esanez, “aukerak baliatzen ari direlako”.
  • “Espezializazio adimentsua, Euskadirako berrikuntza estrategia” jardunaldian, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana izenekoan jasotzen den Espezializazio Adimentsuaren RIS3 Estrategiaren hedapenean emandako aurrerapausoen berri eman zaio euskal gizarteari.

Donostian, 2016ko ekainaren 8an. Iñigo Urkullu Lehendakaria, Euskadi “berrikuntzaren tren europarraren aurrealdeko lokomotoran” jartzearen alde agertu da. “Ezin dugu gauza guztietan abangoardia teknologiko izan”, azaldu du Lehendakariak, baina horren ondoren, Espezializazio Adimentsuko Estrategian lehentasuna duten eremuetan “mundu mailako lider izan gaitezkeela” esan du: Fabrikazio aurreratuan; energian; eta biozientziak-osasunean. Lehendakariak bere egin dituen konpromisoen artean, 2020. urtera arte I+G aurrekontua urtean %5 handitzea, eta lankidetza publiko-pribatuaren bitartez berrikuntza finantzatzeko 200 milioi euroko programa bultzatzea daude. Programa, 150.000 eurotik gorako berrikuntza inbertsioak egin behar dituzten enpresetara dago zuzenduta. Helburua, Euskadiko enpresen Pak berrikuntzak egitea da, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (PCTi) jasotzen den bezala. Horrela iragarri du gaur goizean Espezializazio adimentsua, Euskadirako berrikuntza estrategia jardunaldiaren amaiera ekitaldian. Jardunaldia Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolatu du gaur goizean, Eusko Jaurlaritzarekin, Orkestrarekin eta Elkargirekin lankidetzan.

Jardunaldian hauek hartu dute parte, Lehendakariaz gain: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua; Octavi Quintana Trias, Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria. Europar Batzordeko kidea; Kevin Morgan, Cardiffeko Unibertsitateko katedradun eta Europar Batzordeko aholkularia; Pedro Miguel Echenique, UPV/EHUko Fisika eta Materia Kondentsatu katedraduna; José Esmoris, CIE Automotiveko I+G+B zuzendaria; eta Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea.

Goizean zehar, PCTi izenekoa ezartzeko prozesuan eman diren aurrerapausoen berri eman zaio euskal gizarteari.

Plan horren helburua euskal gizartearen ongizatea, hazkunde ekonomiko iraunkorra eta enplegua hobetzea da, RIS3 espezializazio adimentsu estrategian eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa eta berrikuntza politikaren bitartez

– Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea

Euskadin RIS3 estrategia ezartzeko prozesuan, 7 pilotatze taldeak, identifikatutako lehentasun estrategiko (fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak-osasuna) eta hautemandako 4 aukera lurralde (elikadura, ekosistemak, hiriko habitata eta sorkuntza industriak) bakoitzeko bat, eratzen dituzten 60 eragile baino gehiagok hartzen dute parte. Lan talde horiek enpresen ordezkariz, ikerketa eta berrikuntza eragilez eta administrazio publikoak osatuta daude.

Octavi Quintana Trias Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko arduradunak azpimarratu duenez, espezializazio adimentsuko estrategiak “krisitik irtetera eramaten gaituen bidea dira, lurraldearen eraldaketa ekonomikoaren bitartez, berrikuntza eta I+G indartuz, dauden baliabideak lehentasunen multzo mugatuan kontzentratuz, I+Gko inbertsio pribatua bultzatzeko” eta “berrikuntza politiketan lurraldeei toki garrantzitsuagoa ematen dien enpresa aurkikuntza prozesua” jarraituz.

A continuación, el asesor de la Comisión Europea Kevin Morgan ha presentado su evaluación externa de la estrategia RIS3 en Euskadi, “de lo más riguroso que hemos visto en la Unión Europea”, ha señalado tras subrayar que “se están aprovechando las oportunidades que ofrece RIS3“. Asimismo, ha querido destacar que:

Ondoren, Kevin Morgan Europar Batzordearen aholkulariak Euskadiko RIS3 estrategiaren kanpo ebaluazioa aurkeztu du, “Europar Batasunean ikusi dugun zorrotzenetakoa” adierazi du, “RIS3k eskaintzen dituen aukerak baliatzen ari direla” azpimarratu ondoren. Halaber, azpimarratu du:

Euskal RIS3aren lidergo banatuan Jaurlaritzak paper kritikoa betetzen du, jokoaren arauak ezarriz, espazioak sortzeko lana errazteko, bertan, eskuzabaltasuna eta gaitasuna duten beste eragile batzuk izan daitezen lidergoa hartuko dutenak, beraien intereseko eta esperientziako alorretan

Euskal RIS3a, kritika eraikigarrira, ikasketara eta berrikuntzara zabalik dagoen plan bizia da, adituen kontseiluaren sorreraren eta kanpoko ebaluazioaren bitartez

– Kevin Morgan, Cardiffeko Unibertsitateko katedradun eta Europar Batzordeko aholkularia

Fabrikazio aurreratuko pilotatze taldea

Morganek adierazitakoaren adibide bat, Basque Industry 4.0. izenekoaren ardura duen fabrikazio aurreratuko pilotatze taldea egiten ari den lana da. Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidenteak moderatuta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak eta José Esmoris CIE Automotiveko I+G+B zuzendariak izan duten elkarrizketan agerian geratu da pilotatze taldeen eragile anitzeko osaketa. Pilotatze taldeak osatzen dituztenak lankidetzan oinarritutako berrikuntzen sustapenerako cluster, ikerketa talde, unibertsitate, administrazio, enpesa eta eragile berezi garrantzitsuenetako kideak dira.

Tapiak aurreratu duenez:

Talde horrek plan bat zabalduko du, “industriako enpresa guztiek RIS3 estrategiatik sortutako proiektuak ezagutu ditzaten, haietan parte hartzeko aukera izan eta Industria 4.0ra eramango gaituen herrialde mailako ekimen orokorrean parte har dezaten

–  Arantxa Tapia,Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua

José Esmorísek, bere aldetik, lantzen ari diren zortzi ekimen estrategikoak iragarri ditu: STEAM izenekoen sustapena, gaikuntza adimentsurako sarea, fabrikazio adimentsu banatua eta konektatua, Basque Open Industry Plataform 4.0, 4.0 zerbitzu aurreratuak, ekonomia zirkularra, hondarreko beroa, ibilgailu elektrikoa eta offshorea.

Amaitzeko, Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradun eta Donostia International Physics Centerreko presidenteak oinarrizko ikerketaren defentsa egin du, lurraldean sustraitzeko ahalmena duten etorkizuneko garapen teknologikoetarako eta zientifikoetarako potentziala duen ezagutza iturri gisa. Horrez gain, argitalpen zientifikoen kopurua herrialdeen aberastasunarekin erlazionatu du. “Ezinezkoa da garapen teknologikorik edo ekonomia indartsurik egotea horien oinarri izango den ikerketa zientifiko eta teknologiko azpiegiturarik gabe”, adierazi du.

Jardunaldian 300 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta horien artean Eusko Jaurlaritzako Zientzia Batzorde Aholkulariko, Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Kontseiluko, Sailen arteko Batzordeko kideak eta enpresaren eta berrikuntzaren munduarekin erlazionatutako pertsonak egon dira.

Partekatu albiste hau