Gotzon Bernaola, Innobasquekoprograma zuzendariak,gaur jaso du Singaporeko Social Innovation Park-ek (SIP) ematen duen saria “gizarte-ekintzailetzan eta berrikuntzan mundu guztian hautatutako liderrentzat”. Sariak aitortu egiten du “bakoitzak bere erkidegoko sisteman sortzen ari den aldaketa “.

  • Saria “berrikuntza eta gizarte-ekintzailetzako lider hautatuei” ematen zaie beren erkidegoetan aldaketak sortzen egindako lanarengatik “mundu hoberanzko, barne-hartzaileagoa eta jasangarriagoa den bateranzko aldaketa kudeatuz.
  • Aurreko edizioetan saria honako hauek jaso dute: munduko autozerbitzuko eta munduan salmentan eta enplegatu-kopuruan lehena den Wal-Mart konpainiak edo Txinako Jet Li Fundazioak, hango Gurutze Gorriarekin lan egiten duena hondamendietan laguntzen.

Bilbo, 2012ko urriaren 18a. Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziako programa zuzendariak, bihar jasoko du zeremonia baten ospakizunean SIP Fellow Award 2012, Singaporeko Social Innovation Park-ek (SIP) ematen duen saria “gizarte-ekintzailetzan eta berrikuntzan mundu guztian hautatutako liderrentzat”. Sariak aitortu egiten du “bakoitzak bere erkidegoko sisteman sortzen ari den aldaketa “ eta “ongien dakitena eginez etorkizuna eraldatzen ari diren eredu eta lidertzat hartzen ditu”. SIP Fellow Awardek honako hauek nabarmentzen dituzte: “gizarteko aldaketa-eragile frogatuak, erkidegoak, industriak eta sektoreak beren ahaleginaren bitartez eraldatu dituztenak.” Singaporeko Sociak Innovation Parkek uste du Innobasque “eragile berritzailea dela ideia eta praktika berriak sarrarazi dituen aldaketa positibo bat eragiteko asmoz eta espiritu aktibo baten jabe dela inpaktu handi bat eta eredu jasangarriak sortzera gidatzen duena mundu hobe, barne-hartzaileago eta jasangarriago bat sortuz”. Aurreko edizioetan Rob Walton izan da saritua, Wal-Marteko lehendakaria (munduko autozerbitzuko eta munduko salmentan eta enplegatu-kopuruan lehena den Wal-Mart konpainia), edo Jet Li, Jet li One Fundazioaren fundatzailea (hango Gurutze Gorriaren lan egiten du hondamendietan laguntzen).

Social Innovation Parkek aitortu egiten dute Innobasquek egindako lana gizarte-berrikuntzaren alorrean hiru barruti estrategikotara bideratuz: partaidetzako gobernantza, 3E deituetara (zahartzea, hezkuntza eta enplegua) eta gizarte berritzaile bateko balioetara. Halaber, balioetsi egin da Innobasqueren ekintzaren hedapena Eraldaketa Dinamiken bitartez (Ekoberrikuntza, Efiosasuna, Laugarren Sektorea eta Presentzia Globaleko Enpresa Berritzaileak), errronka globalei erantzuna ematen dietenak bere exekuzioan balio-sortze kate oso bat integratuz: ikerkuntza eta teknologia, enpresak, sektore publikoa eta gizartea. Hartara, balioa eta aukera berritzaileak sortzea sustatzen da, negozio-eredu berrien bitartez, enplegua eraginez eta eta pertsona guztiak beren baitan hartzen dituzten gizarte bidezkoagoak sustatuz.

Social Innovation Park irabazi-asmorik gabeko erakundea da, egoitza Singaporen duena mundu guztian gizarte-ekintzaile berritzaileen inkubategi bezala aritzen dena, haiei beren berrikuntza positiboak gizartera eta hura eratzen duten pertsonei helarazten lagunduz. SIPek sektore publikoari eta eta pribatuari berrikuntzaren eta gizarte-ekintzailetzaren printzipioak irakasten dizkie. Gainera, gizarte-ekintzaileak eta berritzaileak ahaldundu egiten ditu konekta dezaten eta tokiko eta nazioarteko sareekin konektatzen laguntzen die erakunde horiei iturri, ideia abangoardista eta praktika onetarako irispidea izan dezaten.

Partekatu albiste hau