Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak maiatzaren 18an Woka Euskadi antolatuko du, gizarte-topaketa handia herritarrek hausnarketa egin eta parte hartzeko, euskal gizarte-ehunak proposamenak egin eta ekintza zehatzak bilatzeko bideratua.


World Café formatuarekin eta euskal geografian zehar, 125 erakundek baino
gehiagok
baieztatu dute beren parte-hartzea ekimen honetan. Bakoitzak bere
zentroan hausnarketa-topaketa sustatuko du bere langile, bezero, hornitzaile,
eta abarrekin. Innobasquek uste du gutxi gorabehera jota, 5.000 pertsonak baino
gehiagok parte hartuko dutela prozesu honetan. Bi ordu inguru eztabaidan eman
ondoren, erakunde bakoitzak gehienez bost proposamen zehatz egingo ditu, eta
Innobasquera bidaliko ditu.

Maiatzaren 18ko hitzordua Innobasquek bi hilabete hauetan garatu duen sareko hausnarketa-prozesuaren “indargunea”
da. Denbora horretan, lan-talde espezifikoek eztabaidatu dute, hasierako
gogoeta batetik abiatuta, nolakoa izan behar duen gure ekarpenak, pertsonal eta
kolektiboak, Euskal Ekonomia eta Gizartearen Bigarren Eraldaketa Handirantz
aurrera egiteko.

Denbora horretan jasotako proposamenak Woka Euskadiren bidez bildutakoekin
batuko dira, eta guztiak jendaurrean aurkeztuko dira Innobasquek ekainaren 18an Bilbon egingo duen
Batzar Nagusian.

Ekimen zehatzak proposatuz gauzatuko den hausnarketa-prozesu hau
Innobasquek eremu publikoaren eta pribatuaren arteko itun gisa egiten duen
ekarpenaren adibide garbia da, bi eremu horietako eragileek beren hausnarketa,
kezka eta itxaropenak partekatuko baitituzte, geroko ekimenetarako oinarri izan
daitekeen ikuspegi bat ere partekatzeko guztien artean.

Taldean
pentsatu eta egin: 125 topaketa aldi berean

Woka Euskadi World Café
metodologiaren aplikazioa da
, era erraz batean ehunka pertsona eztabaidan jartzeko
aukera ematen duena. José María Villate Innobasqueko zuzendari nagusiaren
arabera, ekimen honek “gizarteari, eta iritzi publikoari, itun bat ikusarazten
dio grafikoki, era guztietako erakunde, enpresa, instituzio, zientzia- eta
teknologia-arloko eragile eta pertsonen arteko ituna, hasi dugun
Eraldaketa-proiektu honek duen esanahiaz”.

“Uste dugu gizarte hau eraldatu eta krisia gainditzeko kolektiboki pentsatzen eta egiten ari delako mezua indar handikoa
dela, baita gure mugetatik kanpo ere”, azpimarratu du Villatek.

Innobasqueko zuzendari nagusiak bere hitzaldian azpimarratu duenez, ekimen
honek harrera bikaina izan du, eta bere laguntza eskertu die Woka Euskadin parte hartuko dutela baieztatu duten
120 eragile baino gehiagori. “Ekimen honen bidez gizarteak parte hartzeko bidea
ari gara jartzen, bide irekia eta lankidetzazkoa, gizarte gisa Euskadiren
etorkizunari egin beharreko ekarpena aberasten utziko diguna”.

Erakunde bakoitzak bere zentroan sustatuko dituen
topaketez gain, Innobasque hiru foru-aldundiekin ari da lanean topaketa
nagusiak antolatzeko: Bilbon (Zabalguneko Azokan, 11:30), Donostia (Gipuzkoa
Plazako arkupeetan, 11:30) eta Gasteizen (Centro la Blanca, 16:00).

Sarean

Wokak bloga du helbide honetan: https://wokaeuskadi.wordpress.com/
eta hortik zabalkunde-jarduera etengabea egiten da ezinbesteko baliabideak eta
informazioa emanez.

Gainera, eta aurrez aurreko woka horiez gain, blogetik
Woka-Birtuala jarriko da abian, eragileetako batekin elkarlanean: Euskal
Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin, alegia; hori
“Internet egunaz” baliatuz egingo da, eta maiatzaren 17an hasi eta 18 arte
luzatuko da. Blog honek parte hartzeko multiplataforma sortuko du Linkedin,
Facebook eta Twitter bezalako gizarte-sareen bidez, dagoeneko horietan ere
eskura daitekeelarik ekitaldi honi buruzko informazioa, eta parte hartzea
eskatu.

Gizarte
mobilizatua

Woka Euskadi gizartea mobilizatzeko proiektu garrantzitsu
gisa pentsatu da, eta hor batu da hainbat ingurunetako eragileen sare indartsua
batu da bertan. Deia Innobasqueko gizarte-erakundeen artean egin da, eta gaur
gaurkoz,  parte hartuko dutela baieztatu duten erakundeak hauek dira

Partekatu albiste hau