Atzo bilkura bat izan zen Innobasque, Berrikuntzako UTECO Txostenaren koordinatzailearen eta sustatzailearen, Berrikuntzako Euskal Agentzia gainbegiratzen eta aholkatzen duen Batzorde Teknikoaren artean, eta bertan proiektuaren garapen-maila agerian jarri zen.

  • Honako hauek dira Batzorde Teknikoko bazkideak: Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Confebask, Tecnalia, IK4 Research Alliance, Orkestra, Eustat, Etorbizi, Kronikgune eta Eusko Jaurlaritza.
  • Innobasque lankidetza-akordio batera iritsi da NESTA, Erresuma Batuko berrikuntza-agentziarekin haren metodologia aitzindaria berrikuntzako ukiezinen eta hazkuntza ekonomikoan duen eraginaren kontabilitatean ezartzeko.

Nota de prensa (PDF, 468 Kb)

Zamudio, 2012ko irailak 27. Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak sustatu eta koordinatu egiten du “Berrikuntzako Urteko Txostena” lantzea, Euskadiko berrikuntza-inbertsioak eta haren hazkuntzak eta produktibitateak duen eragina neurtzen dituena. Azterlan horren egitura eta osaera baliozkotzeko Batzorde Tekniko bat sortu da honako hauek eratua: Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Tecnalia, IK4 Research Alliance, Orkestra, Eustat, Confebask, Etorbizi, Kronikgune eta Eusko Jaurlaritza, zeinek Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioan elkartu baitziren, -haren egoitza Ermuko (Bizkaia) Izarra Centren dago- proiektuaren garapen-maila egiaztatzeko eta informazioaren eskuragarritasuna aztertzeko. Aurreikusita dago “Berrikuntzako Urteko Txostena” 2013ko lehen hiruhilekoan aurkeztea.

Azterlan hori burutzeko, Innobasquek lankidetza-akordio bat finkatu du NESTA berrikuntzako britainiar agentziarekin berrikuntza-egoerako beren txostenean erabili duten metodologia aitzindaria ezartzeko. Metodo horrek darabiltzan berritasunen artean honako hauek daude: euskal enpresek berrikuntzan egin dituzten inbertsio errealak neurtzea, ukiezin (diseinua, antolaera hobetzeak, prestakuntza, softwarea, marketina, publizitatea, etab.) deituak kontuan izanez, eta inbertsio horiek hazkuntza ekonomikoan izan duten eragina kalkulatuz, sektoreak desberdinen arabera. Britainiar txostenak ez bezala, zeinek hartzen baititu bere baitan zientziaren, teknologiaren, enpresa, sektore publikoaren ekarpenak, euskal azterlanak berrikuntza sozialaren egoerararako hurbiltze bat izango du. Berrikuntzako Urteko Txostenaren edukiak garatzeko, Innobasquek UPV/EHUkoak diren honako hauen lankidetzak ditu: Enpresari Aplikatutako Ekonomia Institutua, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea eta Sinnergiak, Social Innovation Centre

Aurrekariak: ZTbP 2015

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2015 (ZTbP 2015), Eusko Jaurlaritzak 2011n onartuak Euskadiko berrikuntzaren urteko txosten bat landu beharra ezartzen du zientzia, teknologia eta berrikuntzan egindako inbertsioen itzulera erregioko hazkuntza ekonomikora egiaztatzeko eta Innobasqueri ematen dio “berrikuntza-sistemaren jarraipen eta ebaluaketa iraunkorraren” funtzio estrategikoa.

Partekatu albiste hau