INNOBASQUE, 2019ko martxoaren 12a. INNOBASQUE-Berrikuntzaren Euskal Agentzia negozio-ereduetan berrikuntza egiteko proiektu pilotu berri bat, Bideberri deiturikoa, lantzen ari da bere bazkideetako zortzi ETErekin. Metodologia kontrastatua sortzea du helburu, edozein enpresa txiki edo ertainek eraldaketa egin bere negozio-ereduetan eta honela bere lehiakortasuna eta emaitzak gehitzeko. Hainbat sektoretakoak diren AB Laboratorios, Abantail, Apel, Bombaiworks, La Salve, Lazpiur, Nuuk eta RKL Integral enpresez gain, proiektuak badu Innobasqueko bazkide diren zenbait erakunderen laguntza, adituak baitira digitalizatzea eta teknologia berriak ustiatzen: Ayla Searching, Klap, LKS Next, Minsait (Indra taldea), Obeto Banpro, OPE Consultores, Tecnalia eta Vicomtech, Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza eta IESE Business School-eko espezialista bat.

Partekatu albiste hau