Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Euskadiko ekonomiaren bigarren eraldaketaren alde elkarrekin aritzeko xedez.

Pedro Luis Uriartek, Innobasqueko lehendakariak, eta Jaime Oraák, Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatu dute hitzarmena. Aipatu unibertsitatea izaera sektore-anitza eta askotariko-diziplina duen formazio eta ikerkuntza erakundea da; irakaskuntza, ikerkuntza, zientziaren garapena, eta etengabeko prestakuntzaren arloetako jarduerak garatzen ditu, bere zentro eta garapen unibertsitarioko unitateen bidez. 

Gaur sinatutako hitzarmenaren arabera, Innobasquek zein Deustuko Unibertsitateak aipatu ekonomiaren bigarren eraldaketa sustatzeko eta garatzeko aktiboki lan egiteko konpromisoa hartu dute: Innobasque, Euskadiko Berrikuntzaren koordinazio eta sustapen tresna gisa, eta Deustuko Unibertsitatea aliatu estrategiko modura Unibertsitateko komunitatearen eremuan.

Bi entitateen arteko lankidetza eta koordinazio esparrua ezartzea izango du xede akordioak, zeinek Deustuko Unibertsitatearen, Europako ospetsuenetariko bat,  eta Innobasqueren artean etorkizunean ekimenak garatzea bideratuko duen,  Euskadiko ekonomiaren bigarren eraldaketa handia gauzatzeko berrikuntza eta gizartearen mobilizazioa sustatzeko proiektuaren  baitan.  Era berean, bi entitateek elkarrekin hartuko dute parte sustapen, hedapen eta komunikazio jardueretan, 2008an bereziki, berrikuntzan urtea izendatua Euskadin. 

Hitzarmen honi esker, iraunaldi mugagabearekin, elkarrekin jarduteko oinarriak ezartzen dira, lankidetza ildoetan zehaztu daitezkeenak Jarduera Programa espezifikoetan.

Euskadin berrikuntzaren (teknologikoa zein ez-teknologikoa) garapena bideratu nahi duen elkartea da Innobasque,  ekintzailearen izaera eta sormena sustatuz. Bere helburuetariko bat Euskadiko erakundeen eta bere ekonomiaren lehiakortasuna handitzea da, lehen, bigarren eta hirugarren sektorean, eta Euskadiko gizarte osoaren egungo eta etorkizuneko bizitzaren kalitatea hobetzea. Innobasquek Europako erreferente bihurtu nahi du Euskadi berrikuntzaren arloan. Horretarako,  Innobasqueren xede nagusia Euskadiren eraldaketa prozesuan aitzindari izatea da arlo guztietan gizarte berriztatzailea izan dadin, eta berrikuntzari dagokionez Europako erreferentzia izatera heldu dadila.

Honez gain, Innobasquek Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Batzordean hartzen du parte, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurraldean zientzia, teknologia, ikerkuntza eta berrikuntza politikari dagokion partaidetza, aholkularitza eta lidergorako organo gorena. Ildo berean, ikerkuntza, garapen eta berrikuntzaren esparruetan lankidetza, behaketa, koordinazio eta sustapenerako organo nagusia da. Innobasquek Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Batzordean parte hartzeak gure lurraldearen eraldaketan era zuzenean jarduten duten eragile sozioekonomiko guztien ardurak ordezkatuta izatea bermatzen du.

Deustuko Unibertsitateak, bere aldetik, 120 urte baino gehiagoko esperientzia du goi-mailako irakaskuntzan eta egunero jarduten du bere formazio-eskaintza lehiakorra izan dadin Europan eta lan-merkatuaren eta gizartearen beharrizanak erantzun ditzan. Bere izaera berriztatzaileari jarraiki, Boloniako prozesuak ezartzen duen eskenatoki berriari titulazio eta egituren egokitzapenean aitzindaria da, ikasleek munduko  unibertsitaterik onenetan burutu ditzaketen kalitatezko ikasketak bermatzen dituelarik. Bilbo eta Donostian campusak dituelarik, Deustuko Unibertsitateak harreman bizia mantentzen du enpresa eta erakundeekin.

Partekatu albiste hau