Berrikuntzaren Euskal Agentzia – Innobasquek Bazkideen Batzar Nagusia egin du Gasteizko Europa Jauregian. Patxi López Lehendakariak parte hartu du 2010 – 2011 eperako Jardun-Lerro estrategikoen aurkezpenean eta bertan esan du Euskadik beharrezkoa duela berrikuntzaren ikuspegi globala garatzea eta berau era sistemikoaz bultzatzea.


 
“Eusko Jaurlaritzak erabateko konfiantza du Innobasque-rengan, proposamenak egin, bertako berrikuntzako politikak diseinatzen laguntzeko, eta berrikuntzaren sozialiazioa eragile sozial eta ekonomikoen artean egiteko”. Euskadik aurrean dituen erronken harira, Lehendakariak esan du eragileek elkarlanean jarduteko gaitasuna edukitzea nahitaezkoa dela, eta horren adibide gisa aipatu du Innobasque-ren kolaborazioa “Gobernuaren plan garrantzitsuetan, hala nola, udan aurkeztuko dugun Lehiakortasun Planean”.

2009ko azaroaz geroztik Guillermo Ulacia da Innobasque-ko
Presidentea eta gaurkoa izan da bere lehen Batzarra. Bertan eskerrak eman
dizkie bazkide diren 1.200dik gora erakundeei, ondokoa esanez: “proiektu singularra sortu dutelako eta oso
denbora gutxian, aparteko gizarte-kapitala eratu dutelako. Oraingo epean,
kapital hori anbizioarekin, eraginkortasunez eta helburuetara behar bezala
zuzenduta aplikatzea dagokigu. Geure helburua berbera da:  Euskadi ezagutza sortzeko, transmititzeko,
erakartzeko eta aplikatzeko gaitasunari dagokionez, goi postuetan jartzea,
horretarako berrikuntzaren ikuspegia arlo guztietan finkatuz.”.

Innobasque-ren
Jardun-Lerro Estrategikoak 2010 – 2011

Gaurko Batzarrean, Presidenteak 2010 – 2011 eperako
Jardun-Lerro Estrategikoak errepasatu ditu, eta datozen urteei begira
Innobasque-ren konpromisoa zertan datzan azaldu. “Geure egiteko nagusia eragile
publiko eta pribatuen gaitasun berritzailea orientatzen laguntzea
izango
da, beren arteko konexioa handituz, gaitasunak areagotuz eta ekintza
eraldatzaileak abian jartzeko eraginkortasuna emendatuz”
, Guillermo
Ulaciaren esanetan. Presidenteak esan duenez, “Innobasque-k erronka horri erantzuteko berrikuntzaren eredu propioa
aplikatzen du: berrikuntza ireki eta zentratuta. Irekia, bere
dimentsioarengatik, guztia zeharkatzen duelako eta kapilaritate handia
eskaintzen duelako, eta aldi berean zentratua, bost jardun-domeinu zehatzetan
jartzen duelako ekintzaren fokua”. 

1. Erronka globalak eta bertako erantzunak: helburuak
eta estrategiak lerrokatzea

Gaurko agerraldian azpimarratu denez, Euskadik gizarte
aurreratu guztiek dituzten erronka berberak ditu, eta horiez landa, geure
industria laguntzeko eta babesteko helburua ere hartu dugu, lehiakortasuna
handituz eta mundu mailako presentzia indartuz. Estatuan, Europan eta mundu
osoan, tendentziek garbi erakusten dute berrikuntza dela gizarte eta
ekonomiaren garapen-eredu jasangarria zabaltzeko giltzarria, eta datozen bi
urte hauetan, sektore xedeetara zuzenduko da bertako sare berritzailea.

Planteamendu hauxe, bada, Innobasque-k definitutako
Eraldaketa prozesuaren oraingo aktibatze faseari dagokio, eta bost
jardun-domeinutan aplikatuko da: Garapen Ekonomikoa eta Lana, Gizarte-Garapena,
Ekintzailetza Aurreratua, Bizi-Kalitatea eta Osasuna eta Eszenatoki berriak.
Epe luzerako estrategiak dira hauek guztiak (8 eta 10 urte artekoak) eta abian
jarriko dira lau eraldaketa-esparrutan: ekonomia eko-berritzailea, presentzia
globaleko ekintzailetzaren sustapena, Laugarren Sektorearen (ekonomia soziala)
garapen eta nazioartetzea eta Gizarte Osasungarri eta Erangikorra. Urteko lehen
hilabeteetan, arlo hauetako bakoitzaren abiapuntua aztertu eta diagnostikoa
egin da  eta laster ekingo zaio
estrategiaren oinarri izango diren Eragileen Partzuergoak sortzeari. “Partzuergo hauek – esan du Presidenteak
gure inguruko praktika onenak barne
hartzea, mundu osoan arrakasta lortu duten tendentziekin kontrastatuz bertako
eragileen potentzialitatea handiagotzeko. Horregatik uste dugu Partzuergo hauek
giltzarri izango direla Euskadi Eraginkorrarekiko gure konpromisoa sendotzeko,
ziurgabetasuna nagusi den testuinguru ekonomiko eta sozialean aurrea hartu ahal
izateko”.

2010 – 2011 Jardun-Lerro Estrategikoen aurkezpenean parte
hartu dute Partzuergo honetan kide diren hainbat ordezkari publiko eta
pribatuk, eta estregien egoeraz galdetu diote Presidenteari.


  • Eko-berrikuntza:
    Juan Luis Moragues, ACLIMA Clusterreko Presidentea.
  • Gizarte Eraginkor
    eta Osasuntsua: Euskaltel enpresako Zuzendari Nagusia Alberto García Erauzkin
    eta Jose Luis Anda, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapeneko
    Sailburuordea
  • Laugarren
    Sektorea: Josetxu González, Koopera sareko Presidentea.
  • Ekintzailetza
    Aurreratua: Iratxe Atxa, Saiolan eskolako kidea

 

2. Lidergo publiko eta pribatua

Innobasque-ko Presidenteak azaldu duenez, jardun-lerro
hauek garatu ahal izateko mundu mailako joerekin bat egiteko posizio irmoa
hartu behar da, ikuspegi global eta horizontalaren baitan txertatzeko hemengo
eragileen gaitasunak, hauek indartuz eta balorea sortzeko ahalmena handituz. “Lankidetza pribatu eta publikoa gure
aktiborik handiena da, Innobasque-k egiten duen ekarpenik behinena Berrikuntzaren
Euskal Sistemaren baitan. Dudarik gabe, ekarpen propioa egin dugu hemen,
munduan beste inon sortu ez dena, gurean gizartea mobilizatu egin delako eta
berrikuntzaren bandera hartu du eraldaketaren giltzarri dela uste
duelako”. 

Hain zuzen ere, aliantza pribatu – publikoa indartzea epe
honetako zereginik garrantzitsuenetakoa izango da: “2010. urtea aukerez beteriko jardunaldia da, maila instituzionalean
giltzarri diren esparruetan eguneratzea dagokigulako. Aukera-urtea da
Innobasque osatzen dugun eragileontzat, ekitaldi honetan garatuko diren plan
instituzionalak laguntzeko orduan zeregin handia izango dugulako”.
 

 

3. Euskadi Eraginkorrarekiko konpromisoa

Euskadik berrikuntzaren arloan nagusi diren erregioen
artean duen tokiari buruz, Innobasque-ko Presidenteak gogoratu du duela gutxi
EIS (European Innovation Scoreboard) delakoa argitaratu dela, eta bertan EB-
27ko herrialdeen artean 10. Tokia erdietsi dugu, hau da, berrikuntza altuko
herrien artean kokatu da Euskadi. Ulaciak pozteko modukotzat jo du notizia
hori, beste arrazoi batzuen artean, 2012. urterako ezarrita zegoen helburua bi
urte lehenago bete dela adierazten duelako. Gogoratu beha baita, bi urteko
epean Euskadi %50an hobetu duela bere posizioa, eta horrek garbi adierazten du
Europan berrikuntza neurtzeko erabiltzen diren adierazleetan izan dugun
aurrerapena. Nolanahi ere, zera esan du, “ez
da nahikoa I+G+b esparruko inbertsioa handitzea, hori nahitaezkoa izanik ere.
Aurrera egin behar dugu emaitza horiek optimizatzeko, sistema malgu eta
eraginkorra bermatzeko, eragile zientifiko, teknologiko eta enpresarialen
emaitzak handituko dituelako horrek”.
  
Ildo horri jarraituz, gogoratu du Presidenteak EIS delakoak garbi
identifikatu duela zein diren gure garapenean lagungarri diren oinarriak:
giza-kapitala (pertsonak), gure eragileen arteko kooperazio-sareak eta lortu
ditugun emaitza ekonomiko eta lanaren esparrukoak.

Gestio
eraginkor eta gardentasuna

Bere aldetik, Innobasque-ko Zuzendari Nagusia Txema
Villatek 2009. urteko balantzea aurkeztu die bazkideei, eta urte honetako
aurrekontua 6 milioi eurokoa dela aurreratu du.

Innobasque-ren orientazio estregiko berria Elkartearen
gobernu-egituran ere islatzen da, bost jardun-esparrutan multzokatu baita:
Garapen Ekonomikoa eta Enplegua, Gizarte-Garapena, Inbertsio Berritzaileak,
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sarea eta Sustapen eta
Komunikazioa. Bide beretik, orain arteko Zuzendaritza-Batzordeak Talde
Operatibo bihurtuko dira, eta horien bitartez zuzenduko da definitu diren lau
Eraldaketa Esparruen eboluzioa.

Azkenik, gaurko Batzarrak ontzat eman du ondoko kideak
Zuzendaritza-Batzordean integratzea:

Begoña
Etxebarria (Novia Salcedo Fundazioa ordezkatuz), Maria Luisa Guibert,
(Algeposa), Xabier de Irala (bere izenean), Manuel Salinero (bere izenean),
Mario Fernández (bere izenean) y Pello Salaburu (bere izenean).

Partekatu albiste hau