Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza-Batzordea lehen aldiz elkartu da.
454 euskal liderrek osatzen dituzte Innobasque-ren Aginte-Organoak.

Innobasque-ren Zuzendaritza-Batzorde berria lehen aldiz elkartu da gaur arratsaldean, joan den urtarrilaren 31an Aginte-Organoen hautaketa burutu eta gero. Pedro Luis Uriarte Innobasque-ko Presidenteak zuzenduta.

Zuzendaritza-Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte, enpresa, zientzia, teknologia eta erakunde esparruetako 40 pertsonalitatek parte hartzen dute. Aipatu hauez gain, Batzordearen bileran parte hartu dute halaber, batetik Innobasque-ren Batzorde Eragiletako goi-karguek (Gizarte-Berrikuntza, Berrikuntza Teknologikoa, Enpresa-Eraldaketa, Berrikuntzaren Euskal Sistemaren Nazioartetzea, Ekintzailetza, Sustapen eta Komunikazioa), Gipuzkoa Berritzen eta Euskalit-eko arduradunek eta bestetik, Batzorde hautako kide nabarmen diren beste batzuek.

Innobasque-ren Zuzendaritza-Batzorde hau osatzen duten 40 euskal liderrek goi-mailako aginte-organoa osatzen dute, nork bere gaitasunez landa, beren erakundeetan duten posizio nabarmena ere kontuan hartu behar baita. (ikusi zerrenda osoa honekin batera igorritako agirian).

100 programa baino gehiago, bazkide berriak eta 7,5 milioi euroko hasierako aurrekontua

Bizkaiko Teknologia Elkartegiko Auditorioan egin da gaurko bilera eta bertan, Pedro Luis Uriartek eta Zuzendari Nagusia Jose Maria Villatek “2008-2008 berrikuntza-ildoak” izenburuko agiria aurkeztu diete Batzordeko kideei; bertan jasotzen dira epe honetan Innobasque-k bultzatu eta garatuko dituen jarduera-ardatzak eta proiektuak, 100dik gora programatan gauzatuko direnak.

Jarduera hauek guztiak Batzorde Eragileen baitan garatuko dira eta “i-talde” deritzen taldeek hartuko dute Innobasque-ren lehen jarduera-plan honetan jasotzen diren programa hauek ebaluatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko ardura. Epe laburrerako plan honetan bilduko dira, halaber, egitasmo berriak: ekainean landuko dena 2008-2012 eperako eta 2009ko urtarrilean 10 urteko eperako ezarriko dena.

Horrez gain, Innobasque Proiektuaren gaur egungo egoera ere zehatz-mehatz aztertu dute; une honetan 459 erakunde bazkide ditu Innobasque-k, urtarrilaren 31tik hona 54 elkartu direlarik. Abenduaren 31an 1.000 bazkidetik gora izateko helburua ezarri da.

Ezarritako helburuak lehen urte honetan bete eta gero, Innobasque-k 7,5 milioi euroko aurrekontua izango du. Kopuru horretan zati garrantzitsua bazkideen kuotek osatzen dute eta horren osagarri dira, batetik, proiektuen auto-finantzaketa eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak Berrikuntzaren Euskal Sistemaren eta Innobasque-ren arteko harremanak sendotzeko, Berrikuntzaren Euskal Agentzia den neurrian.

Pedro Luis Uriarte Presidenteak bere lan-taldea zertan den ere azaldu egin du. Azken asteotan, taldea indartu egin da zuzendaritza-mailako 3 profesional berriren sarrerarekin, eta horrenbestez, organigrama osatu eta lan-talde profesionala finkatu egin da. Une honetan, 32 langilek osatzen dute Innobasque-ren langile-taldea, horietarik %81 goi-mailako tituludunak direlarik.

Lider berriak integratu dira Innobasque-ren Aginte-Organoetan

Gaurko bileran, bestalde, Zuzendaritza-Batzordeak arloetako Batzordetan sartuko diren 35 eskaera berri onetsi ditu, guztiak ere perfil eta maila gorienekoak, eta horrenbestez, urtarrilaren 31an aurkeztutako egitura sendotu eta indartu egin da. Horiekin, bada, 454 euskal liderrek osatzen dute Innobasque-ren Aginte-Organoen ehundura.

“Berrikuntzaren Euskal Agentzia Birtuala” abian da

Bestetik, Batzordearen esku jarri da ere “Berrikuntzaren Euskal Agentzia Birtualaren” proiektuan egin diren aurrerapausoen berri. Hain zuzen ere, Innobasque-ren lana aurrera eramateko erabiliko diren sei eraldaketa-palanketako bat da aipatu egitura hau, bertako eragile berritzaileak elkarlanean jarduteko sarea baita. Helburu hori betetzeko, Agentzia birtualen parte hartzeko bost eredu eskaintzen dira: Integrazioa, Federazioa, Aliantza Estrategikoa, Kooperazioa eta Lankidetza.

Gaur egunera bitarte, 6 erakundek onartu dute beren helburuak Innobasque-renekin lerratzea Agentzia Birtualaren bidez. Horretarako burutu dira ondokoak: 3 integrazio-hitzarmen (Saretek, Ezagutzaren Klusterra eta), Federazio-akordio bat (Euskalit, Batzordearen bileran parte hartu duena) eta 2 Aliantza Estrategiko (Ikerbasque eta Eusko Ikaskuntza). Datozen asteotan era desberdineko beste 20 hitzarmen gauzatuko dira, une honetan negoziazio-fasean daudenak. Proiektu honen helburua da urtea amaitzerako 100 erakunde izatea sare-lanean Agentzia Birtualaren baitan.

Horrez gain, bete eraldaketa-palanka baten garapenean ere lanean hasi da Innobasque: Berritzaileen Euskal Komunitatea sortzen, hain zuzen. Bertan 5.000 lagunetik gora elkartzea espero da, nork bere lanaren ekarpen boluntarioa egiteko, horrela Innobasque-ren sorrera-asmoari laguntzeko: Euskadi Erreferente nagusi izatea Berrikuntzan Europan.

Europako Neutroien Espalazio Iturria

Europa mailako zientzia proiektu handi honek bertako zientzia gaitasunak eta I+G+b garatzen duen interes handia ikusirik, Innobasque-ren Zuzendaritza-Batzordeari informazio zehatza eman zaio proiektuaren garapenari buruz. EES Bilbao Partzuergoko Batzorde Ordezkariaren Presidentea, Juan Urrutia, arduratu d xehetasun hauek emateaz, Innobasque-ren Zuzendaritza-Batzordeko kidea ere baita berau.

2008: Berrikuntza Urtea Euskadin

Zuzendaritza-Batzordearen bileran aztergai izan da “2008: Berrikuntza Urtea Euskadin” proiektuaren garapena. Ekimen hau Juan Jose Ibarretxek berak abiarazi zuen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Plana aurkeztu zuenean joan zen urriaren 22an. Horren helburua da euskal gizarteak berrikuntzarekiko duen interesa eta sentiberatasuna areagotzea, eta era guztietako ekimenak sustatzea, bere presentzia ekonomia, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologiaren eremu guztietan indartzeko. Orain arte, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko 13 kideak ari ziren proiektua bultzatzen. Azken asteotan hogeita hamar bat erakunde sartu da zeregin horretan, beren jarduera gehituz ekimen honen programa orokorrari. Gaur egunera bitarte, 5.000 lagunetik gora hartu dute parte ekimen hau dela eta burutu diren 190 ekintzetan; datozen asteotarako beste 500 inguru programatuta daude.

Urtean 2008 ekimen inguru burutzea da helburu eta horri begira, Innobasque-ko Presidenteak dei egin die Zuzendaritza-Batzordea eta Batzorde Eragileak osatzen dituzten erakundeei, eta baita bazkide guztiei ere, ekimen honen zabalkundean parte har dezaten, eta ekimen berriak programatu ditzaten.

Partekatu albiste hau