• Gaur Alegria Activityk Jundizko Enpresa Parkean duen egoitzan egindako lehen saio honetara bertako enpresa txiki eta ertainetako 30 ordezkari joan dira
  • Ekimenak bere ibilbidea egiten jarraituko du, eta hurrengo hitzorduak Mallabian, Derion eta Gasteizen izango dira

INNOBASQUE, 2025eko martxoaren 25a. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak hasiera eman dio gaur, Gasteizko Udalaren laguntzarekin, 2025eko informazio jardunaldien zikloari, Alegria Activityren egoitzan, Jundizko enpresa parkean. Ekimen honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainei (ETE) berrikuntzaren arloan eskura dauden baliabideak eta zerbitzuak hurbiltzea.

Tokiko enpresetako hogeita hamar bat ordezkarik parte hartu dute lehen jardunaldi honetan, eta enpresen lehiakortasuna hobetzea izan du helburu, funtsezko bi alderdiren bidez: belaunaldien arteko erreleboa eta pertsonen kudeaketa. Saioan, bertaratutakoek informazio praktikoa eta erronka horiei ikuspegi berritzailearekin aurre egiteko tresnak jaso dituzte.

Aplicaciones Electromecánicas Vitoria, Echebarria Suministros eta Electro Alavesa enpresek, guztiak bertakoak, belaunaldi erreleboa eraginkortasunez kudeatzeko eta enpresa esparruan giza talentuaren kudeaketa optimizatzeko dituzten esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte.

Jardunaldi ibiltarien ziklo honek datozen egunetan jarraituko du, Euskadiko hainbat industria polotan saio berriak eginez. Martxoaren 28an, ekimena Mallabiko Goitondo industrialdera eramango da; apirilaren 4an, Derioko San Isidro-Txozna industrialdera; eta apirilaren 10ean, Gasteizko Ali-Gobeo industrialdean.

Informazio gehiago

Olalla Alonso/ T. 652 728 014 / [email protected]

Partekatu albiste hau