• Berrikuntzaren Euskal Agentziako ETE‑en Berrikuntzako zuzendari Luis Manerok gaur parte hartu du BEC!-en egiten ari den BeDigital azokako “Digital Innovation Workshops” saioan
  • Innobasquek enpresa txiki eta ertainen esku jarri ditu berrikuntzarako prestakuntza, laguntza eta Euskal Berrikuntzaren Mapa, “berrikuntzaren bidez lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko”
  • Euskal Berrikuntzaren Mapa atzo Berrikuntzaren Ekosistemako eragileekin batera aurkeztutako plataforma bakarra da. Bertan soluzioak, eragileak, kontaktuak eta kasu praktikoak bilatu daitezke, enpresei berritzen laguntzeko

Barakaldo, 2022ko ekainaren 16a. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ETE‑en neurrira diseinatutako zerbitzuak eskaintzen ditu “berrikuntzaren bidez lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko”; halaber, Euskal Berrikuntzaren Mapan prestakuntza eta sareko laguntza eskaintzen ditu. Ekimen multzo hori gaur goizean aurkeztu da BeDigital azokako “Digital Innovation Workshops” saioan. Ekainaren 17ra arte BEC! Bilbao Exhibition Centerren egingo da, beste hauekin batera: Makina-erreminta Bienala, Workinn, Imic, Addit3D. Eremu horretan aurkezten dira azken berrikuntza teknologikoak, kasu praktikoak eta soluzio aurreratuak.

Berrikuntzaren Euskal Agentziako ETE‑en Berrikuntzako zuzendari Luis Manerok esku hartu du “ETE, lehiakorragoa izan nahi duzu? Berritzen lagundu nahi dizugu” izenburupean. Azpimarratu du garrantzitsua dela berrikuntza enpresa txiki eta ertainentzat, “balio eskaintza aldatu behar da, hobetzeko”.

Prozesu horretan zehar enpresak laguntzeko Innobasquek ETE‑ei honako hauek eskaintzen dizkie: prestakuntza, Euskal Berrikuntzaren Mapa, sareko laguntza, soluzioak, 900 bazkide baino gehiagorekin lankidetzan: enpresak, erakunde publikoak, ikastetxeak, zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta eragile-sare zabal bat (tokiko garapenerako agentziak, enpresa‑elkarteak eta elkarte sektorialak, merkataritza ganberak, klusterrak, etab.). Enpresa txiki eta ertainekin koordinatuta lan egiten du eta berrikuntzarako ingurune egokia sustatzen du.

Berrikuntzaren Euskal Agentzia prestakuntzarako programa, “Formakuntza berrikuntzan, ikastaroak eta tailer praktikoak prestatu ditu, berrikuntza arloan lehen urratsak ematen dituzten enpresetarako eta esperientzia duten beste erakunde batzuetarako; berreziki enpresa txiki eta ertainentzako prestatu direla, sektorea edozein dela ere.

Manerok orain dela gutxi egindako Euskal Berrikuntzaren Mapa aurkeztu du. Mapa Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusian aurkeztu zen, Berrikuntzaren Euskal Ekosistemaren eragile guztiekin batera. Plataforma bakarra da, enpresei berritzen laguntzeko. Soluzioak eskaintzen dituzten kasu praktikoen eta eragileen bilatzaile bat dago, eta horietara sarbidea lotzeko zuzeneko kontaktua. Bilaketa errazteko profil azkarra du, eta 10 minututan kasu bakoitzerako soluzio egokienetara bideratzen zaitu. 

Gainera, berrikuntza profilei esker, Berrikuntzaren Euskal Agentziak txosten bat bidaltzen die ETE‑ei, eta bertan berrikuntzaren arloko indarguneak eta hobetu daitezkeen puntuak adierazten dira, eta nola eta zertan hobetu daitezkeen.

Partekatu albiste hau