INNOBASQUE, 2025eko martxoaren 5a. ‘Innobasque Joerak’ buletinaren hilabete honetako zenbakiak EBk 2024an garapen teknologikoan detektatutako “seinale ahulak” ditu aztergai nagusi. Goraldian diren teknologiak eta berrikuntzaren etorkizuna zehaztu dezaketenak identifikatzen dituen txostena aztertzen du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren hileroko sekzio horrek.
Europako Batzordearen Joint Research Centre (JRC) erakundeak otsailean eman zuen argitara ‘Weak Signals in Science and Technologies – 2024’ txostena. Lan horretan, goraldian diren teknologien 221 adierazle edo seinale goiztiar jasotzen ditu JRCk, hamabi klusterretan banatuta (osasuna, sektore aeroespaziala eta abar). Txostenaren arabera, teknologia horiek oraintxetik babestuz gero, aukera eman diezaiokete EBri haien garapenaren abangoardian egoteko.
Buletinak beste hainbat gai ere jorratzen ditu; esaterako, garatzaileek Adimen Artifiziala entrenatzeko erabiltzen dituzten datuen eskubideei buruzko sententzia aitzindariak zer eragin izango duen aztertzen du; izan ere, sententzia horrek mugimendu estrategiko bat ekarri du, eta, horren eraginez, ibilgailu elektrikoen fabrikatzaile txinatarrak sinergiak bilatzen ari dira beren jarduera dibertsifikatzeko eta robot humanoideak ere fabrikatzeko.
Harremanetarako:
Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]
Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]