Innobasque, 2025eko otsailaren 10a. Munduko Ekonomia Foroaren arabera hasi berri dugun 2025. urte honetan eragingo duten mehatxu global nagusiak aztertzen ditu ‘Innobasque Joerak’ aldizkariaren urteko bigarren zenbakiak. Krisi klimatikoa, gatazka armatuak, erronka komun horiei aurre egiteko nazioarteko lankidetza falta… horiek dira buletinean aipatzen diren mehatxu eta arazoetako batzuk. Berrikuntzaren Euskal Agentziak hileroko sekzio horretan aztertzen ditu Euskadiko berrikuntzaren etorkizuna zehaztuko duten joera teknologikoak, zientifikoak eta sozialak, agentziako bazkide diren entitateetako adituek sinatutako artikuluen bidez.

Hain zuzen, azterlan horretan aipatzen den faktoreetako bat iraultza teknologikoa da, buletinaren zenbaki hau osatzen duten beste hiru artikuluen aztergai nagusia. Hasteko, ‘Innobasque Joerak’ buletinak Deloitte aholkularitzak landutako ‘TechTrends 2025’ txostena aztertzen du. Lan horrek nabarmendutakoaren arabera, berritzerakoan, jasangarritasun-, etika- eta lankidetza-irizpideak hartu beharko dira oinarri, teknologien eragina, hala nola konputazio espazialarena, hardware espezializatuarena, eta, batez ere, Adimen Artifizialarena, ahalik eta onuragarriena izan dadin. Adimen artifizialari lotutakoak dira beste bi artikuluak.  Lehenak DeepSeek enpresaren aurkezpenak ekarri duen iraultzan sakontzen du. Txinak, aurrekontu apalagoko eredu aurreratu horren bidez, astindua eman die OpenAI, Google eta Nvidia bezalako erraldoiei. Bigarren artikuluak, berriz, lan-eginkizunen automatizazioa eraldatzen ari diren AAko eragileen integrazio segurua eta arduratsua bermatzeko jarraibideak jasotzen ditu.

URTARRILEKO JOERAK IKUSI

Harremanetarako:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau