Innobasque, 2025eko urtarrilaren 10a. Urte berriari ekitea beti da garai egokia balantzea egiteko eta ekitaldi berriak dakartzan erronkak aztertzeko. Aldaketa politikoak, ekonomikoak, teknologikoak eta sozialak aintzat harturik, gaur egun inoiz baino premiazkoagoa da analisi hori, eta, hain zuzen, horixe da ‘Innobasque Joerak’ aldizkariaren lehen zenbakiaren muina.

Europako Legebiltzarraren legealdi berrian, Euskadik aukera paregabea du Batasunaren baitan bere zeregina sendotzeko, noiz eta Europako Batasunaren proiekturako erabakigarria den une eta testuinguru batean. Eta nola lortu eragiteko gaitasun handiagoa? Adituen apustua argia da: eztabaida funtsezkoetan, hala nola trantsizio ekologikoari eta digitalizazioari buruzkoetan, gidari izanez, eta batez ere Europako agendan eskualdeek izan dezaketen jarrera proaktiboan eredu eta adibide izanez.

Berrikuntzaren Euskal Agentziaren hileroko buletina osatzen duten beste bi artikuluetan, Innobasqueko erakunde bazkideetako adituek interes handiko beste bi gai lantzen dituzte: batetik, azaltzen dute Adimen Artifiziala nola hasi den animalien soinuak eta portaerak ‘itzultzen’, haien lengoaia ez ezik haien testuingurua ere esploratuz; eta, bestetik, esplikatzen dute aurrerapen zientifikoek iraultza (eta hobekuntza) ekarriko dutela gure bizitzetara, besteak beste, zelula seneszenteak desagerrarazteko tekniken eta terapia genikoen ahalmenari esker.

URTARRILEKO JOERAK IKUSI

Harremanetarako:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau