Gaur aurkeztu da “Euskal Hiriruntz? Lurralde benchmarking konparatua Gizarte Berrikuntzatik”, Innobasquek argitaratua eta Igor Calzadak, Mondragon Unibertsitateko eta Nevadako (EE BB) Unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak landua. Calzadak dio “euskal errealitatea modu erabat naturalean lurralde, gizarte, ekonomia eta kulturazko gune berri baterantz doala, funtsean berriki hiri-erregio bezala aztertu izan den horretarantz, eta berak “euskal hiri” deitzen dio horri.

Prentsa oharra (PDF, 370 Kb)

  • Gaur aurkeztu da “Euskal Hiriruntz? Lurralde benchmarking konparatua Gizarte Berrikuntzatik”, Innobasquek argitaratua eta Igor Calzadak, Mondragon Unibertsitateko eta Nevadako (EE BB) Unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak landua.
  • Calzadak dio “euskal errealitatea modu erabat naturalean lurralde, gizarte, ekonomia eta kulturazko gune berri baterantz doala, funtsean berriki hiri-erregio bezala aztertu izan den horretarantz, eta berak “euskal hiri” deitzen dio horri.

Bilbo, 2011ko azaroaren 25. “Euskal errealitatea modu erabat naturalean lurralde, gizarte, ekonomia eta kulturazko gune berri baterantz doa, funtsean hiri-erregio bezala aztertu ohi duen horretarantz”, aitortu du gaur Igor Calzada doktoreak, errealitate berri hori “euskal hiri” izendatu duelarik. Munduan, badira bi hiri gizarte-berrikuntzan hiri-erregio aurreratuen praktika Eneko bi kasu paradigmatiko ordezkatzen dituztenak. Dublin (Irlanda) eta Portland (Oregon, Estatu Batuak). Gaur urbe horien euskal hiriarekiko analisi konparatibo bat aurkeztu da, Kooperaren Bilboko egoitzan, “Euskal Hiriruntz? Lurralde benchmarking konparatua Gizarte Berrikuntzatik” Innobasquek antolatutako jardunaldian.

Bertan Igor Calzadak, Mondragon Unibertsitateko eta Nevadako (EE BB) Unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak parte hartu du eta Lusi Mª Ullibarri Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziako Gizarte Berrikuntzako zuzendari nagusiak. Apaturiko “benchmarking-a”, Innobasquek argitaratua, Igor Calzadaren doktorego-tesiaren osagaia da, bikaina “cum laude” aitortua izan den doktorego-tesiaren osagaia da, eta bertan “euskal hiriaren” proposamen bat lantzen du euskaldunena eta euskaldunentzat den euskal hiri-erregio eredu sozial-lurraldetar

berri baten berrasmatze bezala. Tesiaren izenburuak Bernardo Atxagak aipatzen duen “euskal hiriaren” erreferentzia egiten du: “utopía bat xede, amets durena hemen bizi garen guztion bizikidetza hobea. Nik Euskal Hiria deitu diot utopia horri”. Calzadak arreta erakartzen du munduko biztanleriaren %50 hiritarra delatora, baina 2025ean biztanleriaren %75 izango da urbeetan biziko dena. Horregatik, haren iritziz “hiriek inoiz baino gehiago gizarte-berrikuntzatik egindako ekarpenen proposamenak behar dituzte”, “ikuspen estrategikoa duten hiri bihur daitezen”.

Bi hiri-erregio: Dublin eta Portland

Igor Calzadak ziurtatu egiten du dagoeneko hiri-erregio bateruntz goazela, “euskal hiriruntz” eta gizarte-berrikuntzaren ikuspegitik deskribatzen du prozesu hori. Euskal hiriaren egoeraren diagnosiaren parte bezala Calzadak euskal hiria bi hiri-erregiorekiko analisi konparatiboa egiten du: Dublin (Irlanda) eta Portland (Oregon, Estatu Batuak). Bi hiri horiek hautatu baziren euskal hiriarekin egitura demografiko-sozial-ekonomiko-kulturalean duten antzekotasunarengatik izan zen.

Hala, egindako benchmarkig-aren ondorioz, hau atera da: Portland paradigmatikoa dela jasangarritasunean eta partaidetzan; aldiz, Dublin adibide bat da sormenean eta konektibotasunean.

Calzadak konstatatzen du Dublinek erregio-garapeneko prozesu bat izan duela non Garate dituen konektibotasunean eta sormenean oinarritutako lehiakortasun-faktoreak, abagune-faktore eta politika publiko ongi asmatu batzuei esker. Bestalde, Portlanden garapen-ereduak jasangarritasuna eta partaidetza hartzen ditu lehiakortasun eta barne-eraketako bere ardatz handi bezala.

Euskal hiria

Analisi konparatibo honek aukera ematen du hiri-erregioaren eredu sozial-lurraldetar bat lortzeko, lau sistema elkarrekin harremanetan jartzearen fruitua dena: hiritarra, erlazionala, sozio-kulturala eta sozio-politikoa. Calzadak segurtatzen du “euskal hiriaren” bilakaera naturala etorkizunean hiri-eraketazko estrategiak burutzetik pasatzen dela eta iraganean burutuak baino konponbide jasangarriago eta gizatiarrago batzuk proposatu beharko dituztela sormena erabiliz. Estrategia mugatuak izango lirateke azpiegiturak eraikitzen, baina intentsiboak haietako pertsona-fluxuak eta behar sozialak mobilizatzen eta kudeatzen.

Hurrengo belaunaldiek beren mundu sinboliko eta identitatezkoaren itxitasun gutxiagoko ikuspuntua aurkeztuko dutela aurreikusten du Calzadak. Mugikortasunak eta konektibotasunak aldakuntza handiak ekarriko dituzte pertsonengana eta haien bizitzetara, bai eta landatarra eta hiritarra denarekiko pertzepzioan ere. Hala eta guztiz ere, aspekturik konplikatuena ehun moral eta gizatiarra birsortzea izango dela kontsideratzen du “kausa politikoengatik hamarkada luzetan sortutako artxipelagoen” ondorio gisa.

Sistema kulturalaz dio “aurkitzen den lozorrotik irten egin behar duela” eta gure bizimodua aldatu egingo dela aurreikusten du, bai eta biziguneetan pertsonen arteko harremanen jarraibideak ere. “Euskal hiriak” izan litezkeen estrategia ideologiko guztiak ahalbidetu beharko lituzke, “conditio sine qua non” bezala edukiz indarkeria politikoaren erabateko gabezia. Horregatik, Igor Calzadak “gizarte-eraldaketa ezinbestean ekarriko duen gizarte-berrikuntza” errebindikatzen du.

Partekatu albiste hau