200 pertsonek “bizi” izan dute GOSASUNen gizartearen aurreko aurkezpena, Bilboko Alhondigan egin dena, erakusketa bat bisitatuz, dantza eginez, erlaxatze-ariketak eginez eta konpromiso pertsonal txiki bat hartuz.

Prentsa oharra (PDF, 376 Kb)

  • Azterlan batek baino gehiagok erakuten dute bakoitzaren jokabide-ohiturek askozaz eragin handiagoa dutela gure osasunean (%40 % 10en aurrean) osasun-sistemek baino.

Bilbo, 2011ko abenduaren 18an. Gaur goizean, Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak GOSASUN, bizi-ohitura osasungarriagoen aldeko mugimendua aurkeztu du elikaduran, jarduera fisikoan eta emozioen kudeaketan. Lola Elejalde, Innobasqueko Gizarte Efiosasungarria dinamikako arduradunak adierazi du: GOSASUNek lortu nahi duen gizarte-aldakuntzara norbanako bakoitzaren eta hurbileko ingurukoenak (hezkuntza, lana, erkidegoa, …), konpromiso pertsonalak batuz iritsiko garela”. Hala, Jon Zuazagoitia, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo saileko Herri Osasuneko zuzendariordeak; Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Osasuna eta Kontsumo alorreko zinegotzi ordezkariak; José Miguel Mera, director de relaciones externas de Eroskiko kanpo-harremanetarako zuzendariak eta José Antonio González, Sycom Training Systems-en zuzendariak ingurune osasungarriagoak lortzeko burutzen ari diren ekimen bat baino gehiago azaldu dituzte.

Ondoren, ekitaldian parte hartu duten berrehun inguru partaidek elikadura-piramide bat “korritu” dute “4 cities 4 development” erakusketaraino iritsi arte, izan ere kontsumo arduratsuko Europa proiektuarekin zerikusia du, bertan Bilboko Udalak eta SlowFoodek parte hartzen dutelarik. Gero, dantza-tailer batean parte hartu dute eta arnasketaren bitartezko erlaxapeneko beste batean. Bertaratuen artean 40 elkarte eta erakunde baino gehiagoko ordezkariak zeuden eta GOSASUN definitzen lagundu dute (honekin batera doa zerrenda) eta ekintza berezi baten bidez gauzatu dute bakoitzaren konpromisoa: “bakoitzaren keinutxo bat gizarte-aldakuntza handi baterako”. Pertsona bakoitzak plater batean idatzi du bere aldakuntza pertsonala. Hartara, honelako mezuak ikusi ahal izna dira: “oinez joaten saituko naiz”, “gertatzen zaidanaren alde baikorra ikusten ahaleginduko naiz”, “osasungarriago prestatuko ditut janariak eta aurreprestatu gutxiago jango dut”, “gosariari ez diot eskintxo egingo” edo “denbora gehiago emango dut seme-alabekin”.

Mugimendu sozio-ekonomikoa

GOSASUN mugimendu sozio-ekonomiko bat da elikatze osasungarri, jarduera fisiko eta kudeaketa emozionalaren alde konpromiso pertsonalak, eta eragile guztien (erakunde publiko eta pribatuen, eta pertsonen) ekimenak bistaratzen ahalegintzen dena, haiek hedatu eta sinergiei bultza egiteko eta horrela, guztion artean, gaixotasun kronikoen epidemiaren eta gure gizarteak bizi duen gainpisuaren eta obesitate-tasen etengabeko hazkuntzaren aurka borroka egiteko. Azterlan batek baino gehiagok adierazten dute, neurri handi batean, gaitz horien jatorria sedentarismoan eta elikatze-ohitura txarretan dagoela, eta adituek zera frogatzen dute: jokabide-ohiturek askoz eragin handiago dutela gure osasunean osasun-sistemek berek baino.

Horregatik guztiarengatik, ohitura osasungarrietan eragitea sustatzeak pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean zuzeneko eragina du, eta hedaduraz, gizartearen eta ehun ekonomikoaren bizi-kalitatean. Horixe da GOSASUN, bizi-ohitura osasungarrien aldeko mugimenduaren helburua, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak sustatzen duenak.

Zenbakiek beren kabuz hitz egiten dute: txosten batek alertan jartzen gaitu esanez heriotza goiztiarren ia %40 jokabide-jarraibide ez-osasungarriek eraginak direla, eta gainera, dio hartatik eratorritako arriskuak osasun-kostuen %50 eta %70 bitartekoak direl. Gainera, bizi-estiloa hobetzeak gutxitu egiten du diabetes-arriskua %58 lau urtetan eta gaixotasun koronarioena %80, eta 2 motako diabetesarena %90 baino gehiago ekidingarriak izango lirateke ohitura egokiak izanez gero, eta horrek elikatze ona, jarduera fisiko erregularra, tabakoa kentzea eta estresaren kudeaketa efektiboa eskatzen ditu. Emozioen kudeaketa zuzenak indartu egiten du osasuna, aldiz estresak hondatu egiten du immunitatea, gainpisua eragiten du, pertsonen umorea aldatu eta depresiora eraman ditzake.

Begi-bistakoa da gai honek eragile eta sektore askotako planteamendua eskatzen duela, zeharlerro-izaerako neurriak, zeinetan osasun-, hezkuntza-, ekonomia-, ingurumen-, lan-, gizarte-zerbitzu-, etab eragileek parte hartuko baitute. GOSASUNek elementu berritzaile bezala pertsonengan zentraturiko ikuspegi bat gehitzen dio, izan ere ez ezerk eta ez inork ez du eragin handiagorik pertsonarengan guk geuk geure buruarengan baino. Gizarte-aldakuntza orok norbanakoaren aldakuntza eskatzen du.

Partekatu albiste hau