• Datorren ostegunean, hilak 26, topaketa bat egingo da Jundizko Enpresa Zentroan, eta Ihobe Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoko aditu bat izango da bertan, enpresei ekonomia zirkularreko araudiari buruzko gakoak azaltzeko.
  • Goizean zehar, bertaratuek aukera izango dute ekonomia zirkularraren esparruan ETE-ei laguntzeko programaren berri jakiteko, Naider aholkularitzaren eskutik, eta Arabako hiru kooperatibak (Paturpat, Garlan eta Loramendi) ekonomia zirkularraren arlo horretan martxan jarritako hiru ekimen berritzaile ezagutaraziko dituzte

INNOBASQUE, 2024ko irailaren 23a. Datorren ostegunean, hilak 26, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldi bat antolatu du Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Topaketa horretan, Arabako enpresa txiki eta ertainei azalduko diete ekonomia zirkularra funtsezko faktorea bihur daitekeela lehiakorragoak izateko. Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoa ere partaide izango da ekitaldian. Hitzordua 8:30ak eta 10:00ak artean izango da Jundizko enpresa zentroan. Izen-emateak link honen bidez egin daitezke.

Topaketaren lehen zatian, Ihobeko adituek ingurumen arloko legediaren ezaugarri nagusiak aletuko dizkiete bertaratutako enpresen ordezkariei, eta legedi hori betetzea lehiakortasunerako abantaila bihur dezaketela azalduko diete. Ondoren, Naider aholkularitzako adituek ekonomia zirkularraren esparru horretan ETE-ei aholku emateko programa aurkeztuko dute. Tokiko eta eskualde mailako garapen-proiektuak garatzen espezializatutako aholkularitza da Naider.

Hirugarren blokean, Arabako hiru kooperatibak ekonomia zirkularraren eremu horretan martxan jarritako hiru kasu berritzaile eta praktiko aurkeztuko dituzte: Paturpat enpresak patatatik eratorritako bosgarren gamako produktuak garatu ditu; Garlan enpresak hainbat berrikuntza txertatu ditu patata, lekari eta zerealen laborantzan, eta aholku ematen die nekazariei ongarrien erabilera jasangarri eta eraginkorrari buruz; eta Loramendi galdategiak, azkenik, apustu sendoa egin du 4.0 Industriaren alde.

Informazio gehiago:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau