INNOBASQUE, 2023ko martxoaren 9a. Jose Luis Diaz Manrique Euskalit-Kudeaketa Aurreratuko presidenteak eta Manuel Salaverria Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak lankidetza-hitzarmena berritu dute gaur goizean. Horren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dute ahaleginak eta baliabideak batzeko, Euskadin enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta lurraldea berrikuntzan lider diren Europako eskualdeen artean kokatzeko.

Innobasquek eta Euskalitek «berrikuntza kudeatzeko ibilpidea» sortuko dute, EAEko ETEen ezaugarrietara eta beharretara egokituta. Ibilpide horretan, prestakuntza eta berrikuntza-prozesuaren fase bakoitzerako berariazko tresnak sartuko dira: hausnarketa estrategikoa, zaintza, plangintza, proiektuen kudeaketa, jarraipena eta ikaskuntza. Ibilpide berri honek berrikuntzak egiten laguntzen diete ETEei, prozesuak egituratuz eta sistematizatuz.

Bi erakundeen artean berrikuntza kudeatzeko jardunbide egokiak trukatzea da hitzarmenaren beste puntuetako bat. Bi erakundeek partekatuko dituzte Innobasquek Euskal Berrikutzaren Maparen parte den Kasu Praktikoen Bankuan aldizka jasotzen dituen berrikuntza-kasu praktikoak eta Euskaliten Kudeaketa Bilatzailearen berrikuntzaren kudeaketarekin lotutako jardunbide egokiak.

Partekatu albiste hau