2019ko uztailaren 12a. 2.400 euskal ETEk erabilgarri dute dagoeneko Hazinnova zerbitzu berria. SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak joan den martxoan abiarazitako ekimen horrek 500 proiektu inguru jarriko ditu martxan enpresa parte-hartzaileen berrikuntza- eta lehiakortasun-indizeak hobetzeko. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak gaur aurkeztu du Hazinnova eta, hemendik aurrera, zerbitzuaren zabalkundea egingo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde guztietako enpresa txikien artean.  Tapiarekin batera, ekitaldian izan dira baita ere Alex Arriola eta Leire Bilbao, SPRI Taldeko eta Innobasque-ko zuzendariak

Partekatu albiste hau