2.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte gaur Global Innovation Dayren seigarren edizioan, eta 100 jarduera baino gehiago gauzatu dira Innobasque sareko 128 erakunderen laguntzari esker.

  • Hitzaldietan proiektu disruptiboen buru diren adituek hartu dute parte; horiek ari dira berehalako etorkizuna eraikitzen Euskadirentzat erabakigarriak diren eremuetan: energia, fabrikazioa, osasuna edo talentua.
  • Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Innobasqueko presidentearekin eta Zuzendaritza Batzordearekin batera, Global Innovation Dayren ikustaldia egin du, ondoren Innobasqueren hamargarren Batzar Nagusiari hasiera eman diolarik.

Bilbo, 2017ko maiatzaren 16a. 2.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Global Innovation Dayren seigarren edizioan, euskal berrikuntzaren hitzordu handian, non “128 erakundek lagundu duten Euskadik lurralde berritzaile gisa duen kokapena sendotzeko eta berrikuntza globalean gertatzen ari denarekin konektatzeko”, hori azpimarratu du Alberto García Erauzkinek, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, hitzordu honen hasiera-ekitaldian. Aurten 100 jarduera baino gehiago egin dira denboraren makinan; hor zirriborratu da nolakoa izango den berrikuntza 10 urte barru, eta azken hamarkadako bidea ere birpasatu da.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak Innobasqueren hamargarren Batzar Nagusiari eman dio hasiera, eta esan du:

Berrikuntzan inbertitzeak aurretik joatea esan nahi du, Euskadin aberastasun ekonomiko eta ongizate handiagoa sortzeko

– Lehendakari Iñigo Urkullu

Gainera, esan du lan hori elkarrekin egin behar dutela administrazioak, unibertsitateek, teknologia-zentroek, lanbide-heziketakoek eta enpresek. Eusko Jaurlaritzako beste egitasmo batzuen artean, zibersegurtasun-zentroarena nabarmendu du lehendakariak, talentua erakartzen eta sustatzen lagunduko baitu, gai honen arautzea jardunbide eta estandar egokien ildo nagusiekin egitea ahalbidetuz.

Bidaia denboran zehar

Jardunaldiaren hari gidaria denboraren makinaren metafora izan da, eta bertaratu direnek berrikuntzaren etorkizunera bidaia simulatu ahal izan dute, eta azken 10 urte hauetan gertaturikoaren esplorazioa ere bai.

Egunean zehar, eta Innobasque sareak elkarlanerako duen ahalmenari esker, 23 tailer egin dira Euskadiko erakundeetako (Emakunde, CIC, unibertsitate edo aholkularitza-enpresetako) zenbait adituk eskainita; guztira 500 pertsonak baino gehiagok izan dute berrikuntzarako tresna eta teknika berrietan sartu edo hasteko aukera. Aldi berean, 52 txokoetan era guztietako euskal erakundeen produktu eta zerbitzurik berritzaileenak ezagutu dira, eta hor izan dira zentro teknologikoak (Tecnalia edo IK4), trakzio-enpresak (Iberdrola, Euskatel, Aernnova, Sener edo Irizar), ETE disruptiboak edo ikastetxeak. 16 hitzaldi ere eskaini dira euskal berrikuntzarentzat funtsezkoak diren arazoen inguruan. Hori guztia, aurten ere, 128 erakunderen ekarpenari esker, elkarlanean jardun dutelarik euskal berrikuntzak hedatzen jarraitu ahal izan dezan.

Gainera, aurtengo edizioan jarduera berriak izan dira, adibidez, “Berrikuntzaren Ibilbidea”, berrikuntzaren hiri-ibilbidea ikasleentzat; edo lehiaketa berritzaile bat: uretako golfa, non parte hartu duen Javi Conde paralinpiko txapeldunak.

Hitzaldien panelei dagokienez, lehenengoan, “Bidaia arriskutsu baterako pertsonen bila ari gara” delakoan, hauek izan dira parte-hartzaileak: Elena Guerrero, Amara Berri Sistemako Ikastetxe Sareko koordinatzailea; Iñaki Etxezarreta, Arizmendi ikastolako zuzendaria eta José Ramón Vitoria, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien I+G+b zuzendaria; Patricio José Ruiz, Pediatrian espezialista; Francisco Martínez Bugarín, Tunel Energy-ren sortzailea; eta Aner Garmendia, Ega Master-eko zuzendari nagusia. Lehen saio honek gaitasun eta trebetasun berritzaileak eraikitzearen garrantzia erakutsi du, bai hezkuntza-eremuan eta bai enpresan.

Hurrengo panelean, “Berrikuntzaren itsasoetan” elkarlana nagusi duten berrikuntza-ekosistemak aztertu dira honako hauen eskutik: Xavier Ferrás, Viceko Unibertsitateko Enpresa eta Komunikazio Fakultateko dekanoa; Miguel Encabo, Oronako Berrikuntza zuzendaria; Rebecca Birmingham, New Yorkeko New Lab-eko Giza Baliabideetako zuzendaria; Enrique Ramírez, Ennomotive-ko zuzendari nagusia; Mayte Rodríguez, Arcelor Mittal Asturias-eko I+G Zentro Global saileko burua; eta Aline Clavellina, Bimbo Taldeko Negozio Berrien zuzendaria.

Azkenik, “Etorkizunera itzulera” panelean, berehalako etorkizunean eragina izango duten proiektu disruptiboak jorratu dira honako hauekin: Paco Bree, Deusto Bussines School-eko Berrikuntza programen zuzendaria; Joshue Pérez, Tecnaliako ikertzailea; Adriana Rojas, CIC bioGune-ko ikertzailea; Carlos Uraga, Erle Robotics-eko zuzendari nagusia; Nuria Conde, DIY Bio Barcelona-ko biohacker eta biologoa; eta Manuel Domínguez, Generación 2015 Fundazioaren zuzendaria.

Berrikuntzaren Ibilbide berritzaileak kalera atera du Global Innovation Day, eta hiri-ibilbide honetan 18 eta 25 urte arteko 40 ikaslek parte hartu dute, eta berrikuntzarako funtsezkoak diren 5 gune ikusi dituzte: Iberdrola dorrea, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Urban BAT, Basquegame LAB eta Bilbao Ideien Gunea (BIG).

Halaber, milaka pertsonak parte hartu dute Global Innovation Dayn konexio birtual eta sare sozialen bidez, guztien artean lortu dutelarik euskal berrikuntza gaur joera izatea. #Global2017 trending topic da gaur Espainiako estatuan.

Innobasqueren Batzar Nagusia

Arratsaldean Innobasqueren hamargarren Batzar Nagusia egin da; E.J.ko lehendakaria eta Innobasqueko ohorezko presidentea den Iñigo Urkulluk eman dio Batzarrari hasiera, Global Innovation Dayko txokoak bisitatu ondoren, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordeko kideekin batera.

Bileran, urteko jardueraren errepasoa egin da eta Innobasqueren hamargarren urteurrenari eman zaio hasiera, datorren 2018ko urtarrilaren 31n 10 urte beteko dituelarik. Urteurren honetako lehen jarduera gisa, 10 pertsona aitortu edo aintzatetsi  dira: horiek Innobasqueko 1.053 erakunde bazkideen eta sarearen gaitasun berritzaileen aniztasuna adierazi edo ordezkatzen dute, guztiek lankidetza edo elkarlanean etorkizun hobea eraikitzen dutelarik Euskadirentzat.

García Erauzkinek honela esan dio Batzarrari: “2016an Europako Batzordeak berrikuntza-gunetzat jo du Euskadi, goi-berrikuntzako lurraldea izateagatik, berrikuntza moderatuko estatu baten barruan”. Aldi berean eskatu du “ez erlaxatzeko, berrikuntza iraupen edo bide luzeko lasterketa baita”. Halaber, gogorarazi du Batzorde Betearazleak Zuzendaritza Batzorde edo Juntak eskuordeturiko eginkizun betearazleak izango dituela orain, eta joan zen maiatzaren 1ean Juntak Leire Bilbao izendatu zuela Innobasqueko zuzendari nagusi berri izateko.

Global Innovation Day-n parte hartzen dutenak hauek dira:

Abusu Ikastola, ADR Urremendi, Aernnova, Akorde, Apitropik, Askora Plus, Asociación Kid´s Kitcar, Ayuntamiento de Arratzu, Ayuntamiento de Bilbao, Azaro Fundazioa, Azti, Basque Food Lab, Basque Game, BBK Fundazioa, Beaz, Begoñazpi Ikastola, Belbin Associates, Betweeners, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Binary Soul, Bizintek Innova, Bizkaired, BKonsulting, Bufete Barrilero Asociados, Cadena Ser, Cámara de Álava, Cámara de Bilbao, Cámara de Gipuzkoa, Campus to Business – Smartup, Centro de Estudios Almi, Centro de salud Manuel Merino, Centro San Viator, Centros Diocesanos, CIC bioGune, CIC energiGune, CIC nanoGune, Cistec Technology, Clickex.es, Colegio Amara Berri, Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarros, Comparko, Consorcio de Inteligencia Emocional, Delegate Solutions, Deusto Business School, Dicereglobal, Diputación Foral de Bizkaia, DIY Bio Barcelona, Drone by Drone, Ega Master, Emakunde, Ennomotive, Erle Robotics, Erre use evolution, Estrategia Empresarial, Euskotren, Forinter, Fundación Alboan, Fundación Anesvad, Fundación Euskaltel, Fundación Generación 2015, Funts Projects, Gaia, Gaiker-IK4, Global Dominion, Gobierno Vasco, Grupo Init, Grupo SCA, Harrobia Ikastola, Hazi Fundazioa, HumanUp, Iberdrola, Icaza CoLaborAndo, IK4 Research Alliance, Ikastalk, Ikastola Arizmendi, Indumetal Recycling, Innobasque, Innotax, InPlanta, Inspiring Koach, Instituto de Alto Rendimiento, Irizar, Jorge González, Lantegi Batuak, Los Cazaventuras, Manah-mana, Material ConneXion Bilbao, MET Community, Mondragon Unibertsitatea, New Lab, OAZ Coaching, Oh La Vache Studio, Orona, Planeamatic, PR4 Tecnología Social, Protón Electrónica, RKL Integral, S&M Cloud, San José de Calasanz Ikastetxea, Sener, Sozial Neurri, SPRI, Suuma&B10 Projects, TAK Learning, Tartanga CIFP, Tazebaez, Tecnalia, The Good Lobby, Think on Marketing, Tknika, Tunel Energy, Universidad de Deusto, Universidad del Vic, UPV/EHU, UrbanBat, Urbegi Product Research, Vitia, Walt HR Evolus, WikiOpps, Xardexka, Zabala Innovation Consulting.

Erakunde babesleak:

Erakunde laguntzaileak:

Partekatu albiste hau