INNOBASQUE, 2021eko ekainaren 10a. Euskadiko I+G arloko guztizko gastuak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan: 1.607 milioi euro; hau da, 2020an kalkulatutako kopurua baino % 4,1 handiagoa. Gorakada hori batez ere Eusko Jaurlaritzaren ekarpenen eta NextGenerationUE funtsen igoeraren ondorio izango da, baina baita ahalegin pribatu handiagoaren ondorio ere, Innobasque ‑ Berrikuntzaren Euskal Agentziak euskal enpresa-talde nagusietako batzuekin batera egindako ‘Euskadiren I+G arloko inbertsioaren estimazioa’ txostenaren hirugarren edizioak aurreratzen duen bezala.

Txostenak ziurtatu egiten du berreskuratze ekonomikoak bizkortu egingo duela I+G arloko inbertsioaren hazkundea; izan ere, barne‑produktu gordinaren (BPGd) % 2,08koa izango da¸ 2020an baino inbertsio handiagoa eginez, nahiz eta 2019rako kalkulatutako igoera portzentualki handiagoa izan ( % 2,15). Txostenak, halaber, azpimarratzen du 2012tik ikusi gabeko atalasera iritsiko dela, nahiz eta BPGd‑an espero den hazkundeak (% 7,3) ez duen berdinduko pandemiaren ondorio ekonomikoek eragindako beherakada 2021erako aurreikusi den BPGd‑aren % 2,08ak eta 2020an erregistratutako % 2,15ek erakusten duten bilakaerak berrikuntza arloko berriz hurbiltzen du euskal inbertsioa Europako batezbestekora (iaz BPGd-aren % 2,2koa izan zen).

Konbergentziaranzko bilakaera positibo hori posible izango da, bai finantzaketa publikoaren hazkundeari esker (617 milioira iritsikko da, 2020an baino % 7,2 handiagoa), bai pribatuaren hazkundeari esker (849 milioira iritsiko da, iaz baino % 2,7 gehiago), bai nazioarteko inbertsioari eutsita (141 milioi izango ditu).

Estimazioa egiteko, Innobasquek aintzat hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan I+Gra bideratutako partida, BPGd‑aren bilakaeraren azken aurreikuspenak (Ekonomia eta Ogasun Sailak martxoan argitaratu zituen), eta zazpi berrikuntza-taldeetako bateko adituen balorazioak.

Berrikuntza-taldeak Berrikuntzaren Euskal Agentziari lotutako erakundeetako adituek osatutako lantaldeak dira, eta Innobasquek bildu egiten ditu arrakasta ‑kasuak eta joerak identifikatu eta talde bakoitzaren espezializazio‑arloan adierazleen bilakaerari buruzko txostenak aztertzeko. Adierazle horiek askotarikoak dira: ETE‑en behar espezifikoetatik hasi eta berrikuntza disruptiboraino, prospektibaren erabilera tarteko.}

Zehazki, I+G arloko gastuaren estimazioa euskal I+G arloko enpresa traktoreen taldeekin egin da. Talde hori Euskadin inbertsio‑maila handiena duten enpresa ‑taldeetako adituek osatzen dute. Hamasei enpresa dira eta I+G arloko inbertsio pribatuaren ia % 45 osatzen dute, hau da, I+G arloan egiten den guztizko gastuaren % 25. Honako hauek dira:

  • Aernnova
  • CIE Automotive
  • Corporación Mondragon
  • Faes Farma
  • Gestamp
  • Grupo Arteche
  • Iberdrola
  • Ideko (Danobat Group)
  • Ingeteam
  • Irizar
  • ITP
  • Ormazabal Corporate Technology (Velatia)
  • Sener
  • Sidenor
  • Siemens Gamesa
  • Tubacex

Partekatu albiste hau