Iñigo Urkullu lehendakaria izango da mahaiburu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen hasierako ekitaldian; azaroaren 3an (astelehenean) Bilboko Euskalduna jauregian izango da 19:00etan.

  • Euskadik, Astea ospatuz, jendaurrean berrituko du zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen konpromisoa; ekinbide honek erronka sozio-ekonomikoei erantzuteko gai den lurralde berritzaile gisa proiektatzen du Euskadi.
  •  Adidas Futbol-eko Berrikuntza-zuzendaria den Antonio Zea-k emango dio hasiera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2014ko Asteari, herritar guztientzako izango den ekitaldian.

Prentsa-oharra (PDF, 544 Kb)

Bilbo, 2014ko urriaren 24a. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen hamalaugarren edizioa datorren azaroaren 3an hasiko da Bilboko Euskalduna jauregian. Alberto García Erauzkin-ek, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, Iñigo Urkullu lehendakariari emango dio hitza, eta hau izango da ekitaldian mahaiburu; bertan izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko kideak ere eta herritar guztientzako ekitaldia izango da. Honela, Euskadik zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen konpromisoa berrituko du.

Ondoren, Antonio Zea-k, Adidas Fútbol-eko Berrikuntza-zuzendariak, hasierako hitzaldia emango du. Zea-k pilota diseinatu eta ekoitzi duen berrikuntza taldea gidatzen du. “Brazuca”, 2014ko Munduko Futbol Txapelketako baloi iraultzailea, 2 urte eta erdiko I+Gko lanaren emaitza da eta 600 futbolarien artean frogatuta dago. Produktu honek aerodinamika bikaina du; haize tuneletan frogatuta dago oso hegaldi ibilbide ona izan dadin. Gainera, bide sendoa du, erroboteko ankak behin eta berriz jaurtita izan eta gero. Ikerketa horren emaitzak Nature taldeko Scientific Reports-en aldizkarian argitaratuta daude. NASAk egindako pre-ebaluazioan baloia zimurtasun ezin hobea aurkezten du.

Ondoren, mahai-ingurua izango da, eta parte-hartzaileak Antonio Zea, Andrea Blanco, Tecnaliako unitate Aeroespazialeko ikertzailea, Emakume Teknologoari ematen zaion Ada Byron sariaren accesit bat duena; David Mayoral, Erle Robotics-eko CEO, Robot Launchpad-en arabera, munduan etorkizun oparoena izan dezaketen robotikako 30 startup-etako bat; eta Ana Roquero, industria-diseinatzailea, bere lanak sari asko jaso eta proiekzio handia duelarik nazioartean. Mahaia Jesus María Iriondok, IK4 Research Alliance-ko presidenteak, moderatuko du. Iñaki Goirizelaiak, EHUko errektoreak, emango dio ekitaldiari amaiera. 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen ekinbideak egungo erronka sozio-ekonomikoei (zahartze, langabezia, lehiakortasun, osasun, ingurumen, bizi-kalitate eta abarri) erantzuteko gai den  lurralde berritzaile gisa proiektatzen du Euskadiren irudia. Azaroaren 3tik 16raino, askotariko tipologia duten erakunde ugarik jarduerak, lantegiak, bisitak, hitzaldiak, erakusketak eta abar antolatuko dituzte zientzia, teknologia eta berrikuntza herritar guztiengana hurbiltzeko. Argibide gehiago: www.innobasque.eus

Partekatu albiste hau