Ostiral honetan, apirilaren 25ean, 11:00etatik aurrera, EUDELek Batzar
Nagusia egingo du Viña Real upategian (CVNE)

Ostiral honetan, apirilaren 25ean, 11:00etatik aurrera, EUDELek Batzar Nagusia egingo du Viña Real upategian (CVNE) -Logroño-Laguardia errepidea, 4,8 kilometroa, Laguardia-, eta Euskadiko 120 alkate baino gehiago izango dira bertan. Batzarrean, EUDELen elkarteburu Jokin Bildarratzek udal politika orokorrari buruzko hitzaldia emango du etaEUDELek, besteak beste, berrikuntza, ekonomia eta etxebizitza arloetan dituen helburuei buruz hitz egingo du.

Era berean, Innobasqueko presidente Pedro Luis Uriartek eta ELANETeko ohorezko presidente Javier Ossandonek ere hartuko dute parte. ELANET udal, aldundi eta eskualde elkarteen gobernu elektronikorako eta informazioaren gizarterako sare europarra da, eta Udal eta Eskualdeen Kontseilu Europarrari lotuta dago. Batzarra amaitzean, EUDELek hitzarmen bana sinatuko du bi erakundeekin, berrikuntza eta informazioaren teknologiak sustatzeko xedez.

Eudelen Batzar Nagusiaren Egitaraua

  • 11:00etan. Aurreko aktaren onarpena eta estatutuen aldaketa.
  • 11:15ean. Prentsaren sarrera ekitaldian.
  • 11:20an. Jokin Bildarratzen, EUDELen Elkarteburuaren, hitazldia, “Udal Politika Orokorra eta euskal udalen etorkizuna”
  • 11:45ean. Pedro Luis Uriarte Innobasqueko presidentearen hitzaldia, “Berrikuntza toki esparruan”
  • 12:15ean. Javier Ossandon ELANETeko ohorezko presidentearen hitzaldia. (Europako Udalerri eta Erregioen Kontseiluko teknologia berrien europar sarea). EISCO 2010 Biltzarra (Informazioaren Gizarterako Europako Biltzarra).
  • 12:45ean. Innobasque eta ELANET erakundeekin hitzarmenak sinatu.
  • 13:00etan. Ekitaldiaren amaiera.
  • 14:00etan. Bazkaria.

Partekatu albiste hau