Bilbo, 2018ko irailaren 19a. Zer ote da urtebete espazioan bizitzea? Zer eragin ote du horrek astronauten osasunean, elikaduran edo segurtasunean? Nola konpondu tripulazioak espazioko esplorazioetan topatzen dituen arazo fisiko eta sozialak? Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak zientzia eta teknologiaren mundua euskal gazteengana hurbiltzen du FIRST LEGO League nazioarteko lehiaketaren bidez, eta aurten erronka hauxe botako die: espazioan bizitza erraztuko duen konponbide berritzaileren bat planteatzea.

Partekatu albiste hau