“Minutu bat berrikuntzarako” Euskadiko erakundeak eta enpresak mobilizatzen ari den ekimena da, horietako bakoitzak egiten duen ekarpenetik sortuko den berrikuntza aktibatzeko helburuarekin. Ekimen berritzaileak dira, epe laburrera gauzatu beharreko ekintzara eta emaitzetara bideratuak. Datorren azaroaren 22an, parte-hartzaileek, “open innovation” metodologia errazaren bidez, konponbide berritzaileak proposatuko dituzte, parte hartzen duten erakundeetako bakoitzak proposaturiko benetako arazo edo erronken aurrean.

Zamudio, azaroaren 14a. Enpresak eta euskal gizartea jasaten ari garen egoeraren konplexutasunaz jabeturik, Innobasquek –ekimen honen sustatzaileak– gogorarazten du berrikuntza funtsezkoa dela erronkei arrakasta-berme gehiagorekin aurre egiten laguntzeko. Horregatik, “minutu bat berrikuntzarakoren bidez berrikuntza ekintzara bideratuta egiteko gonbita egiten du, horretarako Berrikuntzaren Euskal Agentziak berak garaturiko metodologia xume bati esker hesiak gaindituz. Ekimen honek erakunde eta enpresa guztien artean berrikuntzaren kultura zabaldu nahi du, sarean jardunez eragile guztien artean ideiak ernaraziko dituena. Premisa xumea da: inork ez ditu erantzun guztiak, ezta ere ezagupen edo gaitasun guztiak ere.

Euskadik guztion berrikuntza txiki horiek behar ditu aurrera jarraitzeko, eta enpresa-ehunean barreiatu eta erne daitezela berrikuntzaren kultura sortzeko, Euskadi berrikuntzaren herrialde gisa kokaraziz, Europan erreferente izango baikara arlo honetan.

Hori lortzeko, “minutu bat berrikuntzaroko”k pertsonak azpimarratzen ditu, berrikuntza egiten duten pertsonek, eta guztiek egin dezakete berrikuntza, baldin eta ingurune lehiakorrak sortu eta parte-hartzea balioztatzen bada. Beraiei dagozkien, guztioi dagozkigun erronkei aurre egiten dieten pertsonen ideietatik sortzen dira irtenbideak.

Ekintza hau azaroan gauzatzen ari den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan sartzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta FECYT-Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren babesa du.

Deskargatu

www.minutubatberrikuntzarako.com

Partekatu albiste hau