EIKEN BASQUE AUDIOBISUALEK -EAEn Ikus-entzunezkoen alorreko industriak garatzeko Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak- lankidetza-akordioa izenpetu du gaur Zamudion Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin; berrikuntza bultzatzea eta Euskadiko ekonomia eta gizartearen bigarren eraldaketa handiaren alde elkarlanean aritzea da helburua.


Innobasque-Eiken sinadura

Hitzarmena Innobasqueko
zuzendari nagusiak -José
María Villatek- eta Eiken-eko zuzendariak -Itziar Menak- izenpetu dut
e

Hitzarmena Innobasqueko
zuzendari nagusiak –José
María Villatek
– eta Eiken-eko zuzendariak -Itziar Menak- izenpetu dute; Euskal Ikus-entzunezkoen arloaren
eraldaketa sustatzeko da, enpresa-lankidetzan oinarrituriko ekintza
estrategikoen bidez, eta Berrikuntza da horien guztien zeharkako ardatza.

Gaur izenpeturiko
akordioaren bidez, bai Eiken-ek eta
bai Innobasquek buru-belarri lan
egiteko konpromisoa hartu dute, euskal ekonomiaren eta gizartearen bigarren
eraldaketa handi hau bultzatu eta garatzeko: Innobasquek, Euskadin Berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko tresna
delako; eta Eiken-ek, Euskal Ikus-entzunezkoen
arloa sendotzeko eta bere enpresen lehiakortasunaren sustapenerako motor gisa.

Mezuak, estrategiak eta programak koordinatu eta bat etorrarazteko espiritu
honekin, bi Aldeek koordinazioa bilatuko dute jarduera-esparru honetan
gaitasuna eta erantzukizuna duten beste eragile batzuekin; berrikuntzaren
sustapena ere bilatuko dute, indarrak batu eta erronka hau lortzera
bideratutako ekintzak maximizatzeko: “Europan erreferente izatea berrikuntzaren
arloan”.

Eiken-en eta Innobasqueren arteko hitzarmenean,
sustapen- eta komunikazio-jardueretan elkarrekin parte hartzea sartzen da,
baita beste edozein jarduera-ildotan ere berrikuntza, berrikuntzaren kultura eta
ekintzailetza zabaltzeko, bai enpresen artean eta bai gizartean oro har.

Innobasque elkarte pribatua da,
irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta
bultzatzeko sortua, baita ekintzailetza-espiritua eta sormena sustatzeko ere.
Agentziaren helburua Euskadiko ekonomian eta gizartean bigarren eraldaketa
handia gidatzea da
, eta gure Herria Europan erreferente bihurtzea berrikuntza-gaietan.
Gaur egun Innobasquek 1.005 erakunde ditu, 1.010 lider -enpresa, erakunde eta gizarte arloetakoak- bere gobernu-organoen martxan inplikatuak. Halaber, Berrikuntzaren aldeko
Euskal Itunak 101 erakunde ditu
dagoeneko, palanka honen bidez beren helburuak bat etorrarazten dituztelarik
berrikuntzari dagokionean.

Bestalde, Eiken izaera profesionala duen
enpresa-elkartea da, irabazi asmorik gabea. Ikus-entzunezkoen arloan
oinarrituriko eduki, produktu eta zerbitzuak sortu eta ematera dedikatzen diren
EAEko 44 enpresa nagusiek osatzen dute. Bere bazkideek balio-kate osoa hartzen
dute.

Eiken-en jarduera bere estrategiaren printzipio gidatzaile hauetan
oinarritzen da: Euskadiko Ikus-entzunezkoen sektorearen garapena lideratzea;
Klusterraren eta bazkideen lehiakortasuna bultzatzea; enpresa-egitura egokiaren
garapena bultzatzea; nazioartekotzea bultzatu eta laguntzea; punta-puntako
ezagutzara bidea erraztea; enpresa-proiektu espezifikoak bultzatzea; jarduera
lankidetzan eta Berrikuntzan oinarritzea.

Eiken-ek Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta
Turismo Sailaren laguntza du eta Euskal Autonomia Erkidegoko hamabi kluster
nagusietako bat da.

Partekatu albiste hau