Benedetta Falletti-k, Voluntare-Boluntariotza Korporatiboaren Sareko koordinatzaileak, adierazi du “Gallup Consulting-en azterketaren arabera, langile boluntarioen ehuneko handienak dituzten enpresetan, errentagarritasuna gehitzen dela”.

  • Boluntariotza korporatiboaren onurak nabarmendu dira langile, enpresa eta gizartean, Iberdrola, Pernod Ricard Bodegas, CEBEK, Ayuda en Acción Fundazio eta Ner Group-eko jardunbide egokien bidez.

Bilbo, 2017ko uztailaren 11. Boluntariotza korporatiboa enpresa batek sustaturiko jarduera-multzoa da, irabazi asmorik gabeko erakundeen proiektuetan langileen parte-hartzea sustatzeko, bakoitzak bere astia, gaitasunak edo talentua ipiniz. Honela zehaztu du gaur goizean Bilbon Benedetta Falletti-k, Voluntare-Boluntariotza Korporatiboaren Sareko Koordinatzaileak, “Boluntariotza korporatiboa eta bere eragina” jardunaldian, Innobasquek antolatua Iberdrolarekin lankidetzan.  Praktika edo jardunbide honek gizartean, enpresetan eta pertsona boluntarioengan dituen onurak eta eragina azpimarratu ditu Fallettik. Gallup Consulting-en azterketa bat aipatuz, esan du “langile boluntarioen ehuneko handiena duten enpresetan, errentagarritasuna batez beste gehitzen dela”.

Falletti-rekin batera, jardunaldian izan dira Marcos Muro,  Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuordea; Begoña Barberá, Iberdrolako Gizarte Proiektuen arduraduna; Juanje Anduaga, Gizartearekiko Konpromiso Lantaldearen koordinatzailea Ner Group-en; Borja Vega, Ayuda en Acción Fundazioko Itun Estrategiko eta GEK (RSC) koordinatzailea; Nieves Gámiz, CEBEKeko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendaria; Ainhoa Sagarzazu, Pernod Ricard Bodegaseko Barne Komunikazioko koordinatzailea; Nacho Arnaiz, Bolunta-Boluntariotza eta Gizarte Parte-hartzerako Agentziako zuzendaria; eta Gotzon Bernaola eta Leire Bilbao, Innobasqueko Gizarte Berrikuntzako zuzendaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.

Bere hitzaldian, Fallettik nabarmendu du boluntariotza korporatiboko programak garatzeak areagotu egiten duela berrikuntza-gaitasuna eta intraekintzailetza erakundeetan, osagai praktiko bat eransten diela prestakuntza-programei eta kanpo-irudia hobetzen duela. Gainera, programetan boluntario gisa parte hartzen duten langileen motibazioa eta konpromisoa ere areagotzen ditu.

Bestalde, Enplegu eta Gazteria sailburuordeak iragarri du Eusko Jaurlaritza 2020ra arteko Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria prestatzen ari dela. Halaber, azpimarratu du:

Enpresa-sektoreak bere egitura erabil dezakeela gizarte- eta ingurumen-onurak sortzeko boluntariotza korporatiboaren eskutik, bere langile edo beharginen inplikazio handiagoa, baita harrotasuna ere, lortuz.

– Marcos Muro,  Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuordea

Hori da Pernod Ricard Bodegas-eko 18.500 enplegatuen kasua, duela 7 urtetik hona Responsib´All Day-n parte hartzen dutelarik urtero, Sagarzazuk azaldu duen bezala. Azken edizioan, Adecco Fundazioarekin batera, enplegatuek eta ezinduek upelak margotu zituzten elkarrekin azken hauen gizarte- eta lan-integrazioa bultzatzeko helburuaz.

Honela, Iberdrolatik, Barberák enpresen erantzukizuna azpimarratu du gizateriaren erronka globalekin, hauek Nazioa Batuek sustaturiko Garapen Jasangarriaren 17 Helburuetan (GJH) jasota daudelarik. Horiek betetzeko, beharrezkoa da enpresa-erakundeen baliabide, gaitasun eta talentuaz baliatzea, gobernuen bultzada ez baita aski.

Boluntariotza korporatiboak enpresaren estrategiarekin bat etorri behar du, erakundeen Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEK) parte baita, eta beraz transmitituriko mezuak eta gauzaturiko ekintzek koherenteak izan behar dute, azpimarratu du Ner Group-eko Anduagak, GEKaren eta berea bezalako erakunde baten gizarte-konpromisoaren artean bereizi duelarik.

Ildo beretik hitz egin du Cebek-Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko Gamiz-ek, GEK bultzatzen duelarik enpresetan lehiakortasunerako faktore gisa. CV Plus ekinbideak jarduerak eta prestakuntza ematen ditu, enpresa eta ikastetxeetako zuzendaritzakoek inplementatu ahal izan ditzaten honelako programa eraginkor eta kalitatezkoak, ikasleak, familiak eta komunitate osoa tartean nahastuz, eskola enpresarekin konektatzeko helburuaz.

Boluntariotza-modalitate ezberdinak daude, nahasturiko boluntario-kopuruaren eta horiek egiten duten balio-ekarpenaren arabera. Beraz, “finantza-laguntza” edo “aparteko eskuen” ohiko formek balio erantsi gutxiago ematen dute “gaitasunean oinarrituriko boluntariotzak” (mentoring, tailer teknikoak, pro-bono eta aholkularitza-zerbitzuak) eta “boluntariotza ekintzaileak” (gizarte-erronketarako konponbide berritzaileen garapena) baino.

Ayuda en Acción Fundazioak erakutsi du zer proiektu-tipologiatan inplika daitezkeen enpresak eta langileak honelako proiektuak inplementatzeko orduan, boluntariotza korporatiboak GKE batekin lankidetza eskatzen baitu, ekintza bakartuak baztertuz.

Azkenik, Bolunta-Bizkaiko Boluntariotza Agentziak esan du “enpresak gune pribilegiatua direla bere langileen eta beste interes-talde batzuen gizarte-kezka berri eta solidarioei buruzko informazio, sentsibilizazio, sustapen eta kanalizaziorako”.

Enpresak gune pribilegiatua direla bere langileen eta beste interes-talde batzuen gizarte-kezka berri eta solidarioei buruzko informazio, sentsibilizazio, sustapen eta kanalizaziorako

– Autor (opcional)

Jardunaldi hau, Innobasquek Iberdrolarekin lankidetzan antolatua, Innobasqueren Astearteak programaren barruan sartzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Partekatu albiste hau