• Euskadiko 42 ikastetxetako ia 1.000 gaztek hartu dute parte, 128 taldetan banatuta, gaur Bilboko, Donostiako eta Arrasateko egoitzetan aldi berean jokatu den torneoan
  • Gernikako San Fidel Ikastolako Sanfitek_Land eta Sanfitek_Fire, Portugaleteko Stem Toki-Eduroboticeko Edurobotic Energy, Donostiako Axular Lizeoko Overclock, Donostiako Santo Tomas Lizeoko Lizeobots A, eta Gasteizko Urkide Ikastetxeko Legokide 1 izan dira talde osoenak
  • Sei talde horiek, egoitza bakoitzeko bi irabazleak, Espainiako finalerako sailkatu dira; martxoaren 25 eta 26an jokatuko da final hori Cartagenan (Murtzia), eta nazioarteko torneoetarako txartelak eskuratu ahal izango dira bertan

Larunbata, 2023ko martxoaren 4a. FIRST LEGO League Euskadi programaren 14. edizioaren finala jokatu da gaur Bilbon, Donostian eta Arrasaten, jolas eta dibertsio giro bete-betean. Guztira 128 talde eta 1.000 ikasle inguru bildu dira zientziaren, teknologiaren eta dibertsioaren hitzordu handi honetan. Torneoa Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostia Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean.

 

Aurtengo erronka etorkizuneko energia jasangarria izan da. Hala, erronka horretatik abiatuta, STEAM hezkuntzako erreferentziazko programa honek ikertzera bultzatzen ditu gazteak, ideia baten hainbat aldaera ikertu, probak egin, baztertu beharrekoak baztertu, balio dutenak balioztatu, aldaketak egin eta beren ondorioak atera ditzaten. Energiaren gaiari buruzko berrikuntza-proiektu bat aurkezteaz gain, denboraldi honetan parte hartu duten 2.000 ikasleek taldean egin dute lan, eta robot bat diseinatu, eraiki eta programatu dute; hala, robot horrek ahalik eta misio gehien gainditzen saiatu beharko du, beste robotekin lehian.

 

FIRST LEGO League Euskadi programaren 14. edizio honetan irabazi duten sei taldeek Espainiako finalean hartuko dute parte martxoaren 25 eta 26an, Cartagenan (Murtzia). Han, beren berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte, eta lantalde irabazleen robotek lehian jardungo dute Houstonen (AEB) egingo den munduko finalerako txartela lortzeko. Apirilaren 19tik 22ra izango mundu mailako final hori. Irabazleak Bizkaiko San Fidel Ikastola eta Stem Toki-Edurobotic; Gipuzkoako Axular Lizeoa eta Santo Tomas Lizeoa eta Arabako Urkide ikastetxeak izan dira. Egoitza bakoitzeko (Bilbo, Donostia eta Arrasate) bi talde onenak izan dira, eta gaur goizean torneoan parte hartu duten 128 taldeen artean nabarmendu dira, proiektu osoena aurkeztuta.

Talde irabazleen berrikuntza-proiektuek irtenbide paregabeak proposatu dizkiote edizio honetako erronkari: adinekoentzako parke autosufiziente bat, egunean zehar lortzen den energiari esker gauez erabili ahal izango den makina elektrifikatuak dituen haur-parke bat, zikinkeriarekin eta antzigarrarekin amaitzen duten ureztatze-putzuetan eguzki-panelak jartzea, argiaren erabilera desegokia kontrolatzen duen robot bat, modulu piezoelektronikoen bidez energia sortzen duen koska bat eta ariketa fisikoa egiten den bitartean energia lortzen duten kirol-makina batzuk, ondoren biltegiratu eta beste une batean erabiltzeko.

Antolatzaileek torneo honetan lagundu duten 240 boluntarioen parte-hartzea eskertu dute, haiek gabe ezingo baitzen egin, baita babesleen konpromisoa ere. Aurten Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Ingeniera Soy Elkarteak eta egoitza bakoitzeko eragileek babestu eta lagundu dute ekimena.

 

Erakundeen presentzia

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Adolfo Morais, Donostiako egoitzan izan da aurkeztutako lanak bertatik bertara ezagutzeko, eta harekin batera izan dira Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkaria; Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia, Turismo eta Landa-inguruneko Sustapen diputatua; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikorako zinegotzia; Iñigo Olaizola, Donostia Sustapeneko zuzendari gerentea; Manuel Salaverria, Innobasque – Berrikuntzaren Garapen Agentziako presidentea; Leire Bilbao, Innobasque – Berrikuntzaren Garapen Agentziako zuzendari nagusia, eta Javier Butragüeño, Ingeniera Soy elkarteko presidentea.

Karpeta honetan daude eskura gaur egin den torneoko prentsa-oharra (formatu digitalean), bideoa eta argazkiak: / 14 FLL EUSKADI

 

 

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziari buruz

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia erabilera publikoko elkarte bat da, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko kidea. Gaur egun, 907 erakunde bazkidek osatzen dute Innobasque, eta euskal I+G+b arloaren b ordezkatzen dute erakunde horiek guztiek. Misio nagusi bat du Innobasquek: 2030. urtera begira, Euskadi Europako eskualde liderra izatea berrikuntzaren esparruan. Horretarako, Euskadin eragina izan dezaketen berrikuntza-joera globalak aztertzen ditu eta aukerak eta mehatxuak identifikatzen ditu, sor daitezkeen aldaketei aurre hartzeko eta garaiz esku hartzeko. Berrikuntzarako euskal behatokia da Innobasque, eta, besteak beste, honako hauek monitorizatzen ditu: zientzia, teknologia eta berrikuntza politikak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileak, horien inpaktua eta euskal I+G+b arloaren nazioartekotze-maila Europan. Berritzen laguntzen die ETE-ei. erakunde bazkideen esperimentazioaren eskutik sortutako ekintzen bidez. Era berean, gazteen artean eta bereziki nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatzen ditu, eta berrikuntza gizarteratzen du Euskadin, enpresen eta lurraldeen lehiakortasuna bultzatzeko motorra den aldetik, era horretara bizitza-kalitate altuari eusteko eta hobetzeko.

 

Deustuko Unibertsitateari buruz

Deustuko Unibertsitatea 1886an sortu zuen Jesusen Lagundiak. Gaur egun, esparru hauen inguruan lan egiten du: Enpresa, Zuzenbidea, Psikologia eta Hezkuntza, Giza eta Gizarte Zientziak, Ingeniaritza eta Osasun Zientziak. Gaur egun, 10.000 ikasle baino gehiago ari dira Deustuko Unibertsitatean ikasten eta beste 5.000 etengabeko prestakuntza jasotzen ari dira. Unibertsitateak Bilbon eta Donostian ditu kanpus nagusiak, eta Gasteizen eta Madrilen ere baditu egoitzak. Helburu nagusi hau du Deustuk: ikuspegi profesionala, humanistikoa eta etikoa bateratzen jakingo duten liderrak prestatzea. Deustuk, enpresa barneko espiritu ekintzailea eta formakuntza sustatzen ditu, programa dualen eta enplegagarritasunaren bidez. Alde horretatik, praktikak ziurtatzen dizkiote ikasleen 0ari. Hauek dira unibertsitatearen beste bereizgarri batzuk: ikerketa espezializatua, justiziarekiko konpromisoa eta nazioarteko proiekzioa.

 

Donostia Sustapenari buruz

Donostia Sustapena Donostiako Udaleko Ekonomia Garapenerako udal arloko sozietate publikoa da. Hiriaren garapen sozioekonomikoaren ardura du Donostia Sustapenak, eta, alde horretatik, berrikuntzan oinarritutako garapen-eredu bat bultzatzeko egiten du apustu. Hauek dira eredu horren oinarriak: ikerketa, ezagutza, enplegua eta kohesioa, enpresa-eredu berriak eta konpetentzien garapena. Eta horretarako, Donostia Sustapenak funtsezko bi lan-ardatz ditu: talentua sustatzea, profil kualifikatuei eutsiz eta horiek erakarriz, eta funtsezko konpetentziak eta gaitasunak garatzea. Horri begira, Donostia Innovation Campus programa dauka martxan, erronketan oinarritutako prestakuntza-programa bat, hiriko hezkuntza-entitateekin eta enpresekin elkarlanean. Hain zuzen, testuinguru horretan hartzen du zentzua FIRST LEGO League programak.

 

Mondragon Unibertsitateari buruz

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa, berritzailea eta konprometitua da. Pertsonen garapena da Mondragonen muina.  Gaur egun, 8 kanpus ditu Gipuzkoan eta 2 Bizkaian: Arrasate, Oñati, Eskoriatza, Goierri, Bidasoa, Donostia, Aretxabaleta, Galarreta eta bi Bilbon. Gainera, gaur egun, Unibertsitateak 10 ekintzailetza-laborategi ditu Euskaditik kanpo, eta Mondragon Mexiko Unibertsitatea bultzatzen du MEIrekin batera.

Ezagutzaren 7 arlo hauek jorratzen ditu Mondragon Unibertsitateak, espezialista gisa: Ingeniaritza, Enpresen Kudeaketa, Ekintzailetza, Hezkuntza, Komunikazioa, Gastronomia eta Kooperatibismoa, eta 18 gradu (horietatik 11 dualak) eta 19 master eskaintzen ditu (horietatik 11 eredu dualean).

20222/2023 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak 6.800 ikasle inguru ditu graduetan, unibertsitate-masterretan eta doktoretza-programetan, eta urtero 6.500 profesional inguruk esku hartzen du bertako ikasgeletan, graduondoko eta formakuntzako ikastaroetan. Unibertsitateak ezagutza sortzeko eta transferitzeko proiektuak garatzen ditu Euskadiko 230 enpresa baino gehiagorekin, eta, horien eskutik, aukera du bere ikerketa- eta transferentzia-jardueren P baino gehiago finantzatzeko.

 

 

 

Informazio gehiago:


VK Comunicación

 

Xusane de Miguel Ortiz

944 01 53 06 / 629 753 336

[email protected]

 

VK Comunicación

 

Yaiza Pozo Montes

944 01 53 06 /646 22 13 01

[email protected]

                                                      

 

Partekatu albiste hau