Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) lankidetza-akordioa izenpetu du gaur Bilbon Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, enpresa-ekintzailetza eta berrikuntza bultzatu eta Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handia sustatzen elkarrekin lan egiteko helburuarekin.

Hitzarmena Innobasqueko zuzendari nagusiakJosé María Villatek– eta AEDko presidenteaklehendakariakMatilde Elexpuruk– izenpetu dute

Hitzarmena Innobasqueko zuzendari nagusiakJosé María Villatek– eta AEDko presidenteaklehendakariakMatilde Elexpuruk– izenpetu dute; AEDren helburua Bizkaiko emakumezko enpresari eta zuzendarien eginkizuna zabaltzeko behar diren egituren eraketa sustatu, erraztu eta bultzatzea da.

Gaur izenpeturiko akordioaren bidez, bai AED eta bai Innobasque buru-belarri lan egitera konprometitzen dira, euskal ekonomiaren bigarren eraldaketa handi hau bultzatu eta garatzeko.

Itun edo akordio honen helburua bi erakundeen arteko lankidetza- eta koordinazio-esparrua ezartzea da, gerora, Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handirako berrikuntza eta gizarte-mobilizazioa sustatzeko proiektuan AEDren eta Innobasqueren artean ekintzak garatu ahal izateko, eta heziketa edo prestakuntza bultzatze aldera elkarrekin sustapen- eta komunikazio-jardueratan parte hartzeko.

Akordio honek elkarren arteko jardunerako oinarriak ezartzen ditu, eta gero lankidetza-ildoak Jarduera Programa espezifikotan zehaztuko dira.

AED 1995ean sortu zen Bizkaian, bertako emakumezko enpresaburuen eta zuzendarien eskarien adierazpide bihurtzeko helburuarekin. Horretarako, jarduera bizia izan du, gure ehun sozio-ekonomikoan enpresa txiki eta ertainei dagokien eginkizunaz jabeturik.

AEDek 100 bazkide baino gehiago ditu Bizkaian. Eta bertako emakumezko enpresari eta zuzendarien eginkizuna zabaltzeko behar diren egituren eraketa sustatu, erraztu eta bultzatzea du helburu nagusi. Bazkideen harreman profesionalak eta pertsonalak ugaritzeko helburuarekin, AEDek hitzaldiak, enpresaburuen topaketak, foroak, etab. antolatzen ditu.

Halaber, AEDk emakumeen lanbide-garapen hobea lortzen laguntzen du, eta enpresa- eta finantza-laguntza bilatzen die negozio berriak sortu nahi dituzten emakumezko enpresaburuei, eta Bizkaian eta Euskadin dauden laguntzen berri ematen die. Elkarteak lankidetza-hitzarmenak ditu erakunde publiko eta ofizial eta finantza-erakunde askorekin. Aktiboki parte hartzen du europar eremuko proiektuetan Europar Gizarte Foroaren EQUAL programaren bidez. Erregulartasunez joaten da urtero nazioartean egiten diren foroetara: Emakumeen Mundu Biltzarrera (Global Summit of Women) edota Emakumezko Enpresaburuen Iberoamerikar Biltzarrera.

Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, baita ekintzailetza-espiritua eta sormena sustatzeko ere. Agentziaren helburua Euskadiko ekonomian eta gizartean bigarren eraldaketa handia gidatzea, eta gure Herria Europan erreferente bihurtzea berrikuntza gaietan. Gaur egun Innobasquek 800 bazkide baino gehiago ditu.

Partekatu albiste hau