Biozientzien euskal enpresa-arloa, oso intentsiboa ezagutzan, urtean eko erritmoan hazten da eta 120 milioi inbertitzen ditu I+G+b-n.

  • Biozientziak/osasuna binomioa espezializazio adimendunaren (RIS3) euskal estrategian lehentasunetako bat da, balio erantsi handiko arloak identifikatzen ditu, eta produktu eta zerbitzu berriak sortzea ahalbidetzen du hazkundea eta enplegua sortzeko.
  • Osasun-ikerketa eta berrikuntzan lankidetzako bost jardunbide egoki aurkeztu dira BIOEF, OWL, OSI Araba, Progenika eta CIC bioGUNEren eskutik.

Bilbo, 2016ko apirilaren 26a. Biozientzien/osasunaren enpresa-arloa urtean eko erritmoan hazten da, bere zientzia- eta teknologia-gaitasunetan egiten duen inbertsioari esker, ikertzaileak erakartzeagatik eta oinarri teknologikoa duten enpresa berriei ematen dien laguntzagatik. Sektore honek, duela 15 urte Euskadin ia ez zegoenak, 75 enpresa ditu orain eta urtero 120 milioi euro inguruan inbertitzen ditu I+G+b-n, eta horietatik E osasun-sistematik datoz. Oinarri honen gainean, industria-sektore hau, ezagutzan oinarritua, espezializazio adimendunaren (RIS3) arloetako bat bezala identifikatu da, balio erantsi handiko arloetan sakontzen duena, eta hauek produktu eta zerbitzu berrien sorkuntza ahalbidetzen duten arloak dira hazkundea eta enplegua sortzeko.

Jardunaldian parte hartu dutenak hauek izan dira: Maria Agirre, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntza zuzendaria; Roberto Bilbao, BIOEFeko Euskal Biobankuaren zientzia-zuzendaria; Azucena Castro, OWLeko zuzendari nagusia; Mª Angeles García Fidalgo, Araba ESIko Erradiofisika Atalburua; Daniel Nagore, Progenikako I+D Proteomicako zuzendaria; Arkaitz Carracedo, Ikerbasqueko ikerketa-irakaslea CIC bioGUNEn; eta Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.

Agirrek Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 ezagutarazi du Euskadirako: osasun-sistemak RIS 3-ri egiten dion ekarpena da, eta I+G+b jarduerak, sistema eta jendearen osasuna hobetzera zuzenduak, bultzatzen ditu. Estrategiak ezagutzaren sorkuntza sustatzen du eta gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeko, errehabilitazioa hobetzeko eta, oro har, osasuna sustatzeko era berrien garapena. Euskal osasun-sistemak 800 ikerketa- eta berrikuntza-proiektu inguru garatzen ditu gaur egun, horietako asko zientzia- eta teknologia-eragileekin eta industria-arlo honetako enpresekin lankidetzan.

Ondoren, osasun-berrikuntzan euskal jardunbide egokiak aurkeztu dira, adibidez OWL; honek inbaditzailea ez den bere diagnostiko berria aurkeztu du gibel koipetsuak detektatzeko, oso arrunta den gaixotasuna.

Bestalde, hesteetako hanpatze-gaixotasunetarako eta erreumatologiarako terapia biologikoen monitorizazioaren ikerketan egindako aurrerapenak aurkeztu ditu Progenikak. Tratamendua eraginkorragoa eta, beraz, errentagarriagoa izatea bilatzen da.

Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioak (BIOEF) azaldu duenez, euskal biobankua Osakidetza-Euskal Osasun Sistemaren tresna da, ikerketa-helburuekin sorturiko lagin biologikoak sarean kudeatzeko. Bankuan milaka lagin osasuntsu eta patologiko daude metatuta zientzia-ikerketetan erabiltzeko, gaixoengandik datozen laginetan lorturiko emaitzak kontrastatzeko kontroleko lagin gisa. 2015ean, biobankuak erakunde publiko eta pribatu egindako 187 eskaera kudeatu ditu hainbat.

Biobankuaren nodoetako bat Arabako Erakunde Sanitario Integratua (ESI) da, eta bertatik patentatzeke dagoen gailu bat aurkeztu dute, irudi bidez gidaturiko biopsiak egiteko. BIOEF, Osakidetza eta Sankyo Desarrollos Técnicos eta TRF enpresen arteko lankidetzaren emaitza den berrikuntza da, ziztadaren zehaztasuna areagotzen duena.

Bestalde, biozientzietan/osasunean ikertzaileak funtsezko faktorea dira balio-katean. Adibidez, Arkaitz Carracedo, Ikerbasqueko ikerketa-irakaslea CIC Biogunen eta ERC beka bat jaso duena, Europan erreferentziazko ikertzaile bat izango da bularreko eta prostatako minbizian ikertzeko. Carracedok azaldu du nola eraiki translazio-ikerketako lantalde bat, hau da, oinarrizko ikerketaren ezaupideak gaixotasunak –bere kasuan, bularreko eta prostatako minbizia─ sendatzeko konponbideen bilaketara aldatzen dituena.

Jardunaldi hau Innobasqueren Astearteak topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Partekatu albiste hau