• Azken eguneratzeak Euskadiko I+G arloan egindako inbertsioaren gorakada erakusten du: 2023an marka historikoa lortu zuen, 2.002 milioi eurorekin, hau da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago
  • Innobasqueren kontsultarako plataforma honek iturri ofizialetako datuak biltzen ditu, eta grafiko eta konparazio-azterketak modu pertsonalizatuan bilatzeko aukera ematen du: https://innovacioneuskadi.innobasque.eus/eu/euskadi-alta-innovacion-ris

INNOBASQUE, 2025ko otsailaren 19a. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak Euskadiko ikerketa, garapen eta berrikuntzari (I+G+b) buruzko azken datu eguneratuak erakutsi ditu. I+G arloan egindako inbertsioak gora egin du, eta kopuru errekorra lortu du: 2.002 milioi euro. Horrez gain, eskualdeko enpresa berritzaileen kopuruak ere nabarmen egin du gora. Informazioa plataforma interaktiboan egongo da ikusgarri. Gainera, iturri ofizialetako datuetatik abiatuta, bilaketak eta konparazio-azterketak pertsonaliza daitezke.

Innobasquek, besteak beste, iturri hauek emandako datu eguneratuak bildu eta aztertzen ditu: Europako Batzordea, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA), Europako Patenteen Bulegoa (EPB), Europako Estatistika Bulegoa (Eurostat), Estatistikako Institutu Nazionala (EIN), Espainiako Gobernuko Unibertsitateen Ministerioa, Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Zientziarako Euskal Fundazioa (Ikerbasque).

Webguneko iragazkiei esker, besteak beste, datu guztiak sektore, enpresa, agente, emaitza edo lurralde historikoaren arabera iragaz daitezke. Hala, tresna oso erabilgarria da gaiari buruzko beste ikerketa, azterketa edo kazetaritza-testu batzuk egiteko.

Eguneratze berrian 2023koa informazioa bildu da, eta bertatik Euskadiko I+G+b arloaren bilakaerari buruzko intereseko datu hauek eskura daitezke:

1- Marka historikoa I+G inbertsioan. Euskadik 2023an marka historikoa lortu zuen I+G arloan egindako inbertsioan: 2.002 milioi euro, hau da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago. Ondorioz, Barne Produktu Gordinaren (BPGd) gaineko I+G inbertsioak gora egin du; izan ere, 2022an % 2,07 izatetik 2023an % 2,16 izatera igaro da. Orain Europako batezbestekotik gertu dago, aldi berean % 2,21etik % 2,22ra igaro baita.

2- Hazkundea finantzaketa-sektore guztietan. Finantzaketa-iturri guztiek, publiko zein pribatuek, bi digituan hazi zuten portzentajea. Balio absolutuetan, finantzaketa pribatua (+107 milioi euro) eta publikoa (+73 milioi euro) izan ziren I+G arloan gehien inbertitu zutenak.

3- Berrikuntzako inbertsioa ere % 4,3 handitu zen euskal enpresa berritzaileen fakturazioaren gainean. I+G arloak enpresen jarduera berritzaile nagusia izaten jarraitu du, eta % 3,3ko pisua izan du fakturazioaren gainean.

4- Berrikuntza handitu da euskal enpresetan. Euskadiko enpresa berritzaileen ehunekoa nabarmen handitu da, % 43,3tik % 46,1era, eta 2018an seriea hasi zenetik baliorik onena lortu da. Hazkunde hori enpleguaren estratu guztietan sortu da, eta nabarmena izan da bai produktuen berrikuntzan bai negozio-prozesuetan. Bereziki aipagarriak dira enpresa txikiak (10 eta 49 langile bitartekoak), non % 42ak jarduera berritzaileak garatu dituen 2023an, lehenengo aldiz % 40aren muga gaindituz.

4- Langile-kopuru handiagoa I+G arloan. Euskadik gorakada izan du I+G jardueretan lan egiten duten profesionalen kopuruan, eta 2023. urtean arduraldi osoko 23.300 langile baino gehiago izan ditu. Hori biztanleria aktiboaren % 2,21 da, eta Europako batezbestekoa baino balio askoz handiagoa da (% 1,55).

5- Zaletasun handiagoa STEM arloan.  STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) arloko unibertsitaterako ikasle berrien ehunekoa % 30,1era arte handitu da, hau da, Europako batezbestekoa gainditu du (% 28,5).

6- Horizon Europen parte hartzea. Euskadik 470 milioi euro inguruko itzulkina jaso du Horizon Europe programaren lehenengo hiru urteetan (2021-2023), aurreko esparru-programan (H2020) aldi berean baino % 28 gehiago. Gainera, programa horretan Euskadik parte hartzen duen proiektuen % 33k euskal eragileen laguntza du.

7- Industria-esportazioak. Euskadiko manufaktura industriako esportazioak egonkortu dira, eta maila teknologiko ertain-altuko sektoreen (automozioa, makinak, ekipo elektrikoen osagaiak, etab.) handitzea izan da nabarmenena; sektore horiek industria esportazioen % 51 osatzen dute.

8- Argitalpen zientifiko gehiago. El número de publicaciones científicas vascas ha superado las 8.000 en 2023, manteniendo la calidad y la excelencia, con más del 15% de las publicaciones en el 10% de las más citadas a nivel internacional.

Harremanetarako:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau