INNOBASQUE, 2019ko apirilaren 3a. INNOBASQUE-Berrikuntzaren Euskal Agentzia berrikuntza publikorako munduko 100 erreferenteetako bat gisa aitortu dute. Aipamena Garapenerako Zientzia eta Teknologiaren Programa Iberoamerikarrak egin du, eta “Berrikuntza Publikorako Gobernu Laborategiak” azterlanean sartu du Innobasque; azterlan horretan gobernu irekia sustatzera bideraturiko hainbat eredu amerikar eta europar aztertu ditu, eta aldi berean jardunbide egokien dekalogoa aurkeztu du.

Partekatu albiste hau