• Durangaldeko enpresa txiki eta ertainen topaketa bat izan da gaur Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroan, Durangaldea Enpresa Ekimena (DEK) elkarteak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, antolatuta, ETE-en berrikuntza bultzatzeko xedearekin
  • Eskualdeko ETE-etako 19 ordezkarik hainbat sektoretako hiru enpresa txiki eta ertainen esperientzia berritzaileak ezagutu dituzte. Hain zuzen, Durangaldeko enpresen hiru eredu hauek aurkeztu dira: Berrizeko Grip-On Tools, estutzeko erreminten diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako enpresa; Pintuberri, hau ere Berrizekoa, industrian pintura hautsa aplikatzen jarduten duen lantegia; eta Abadiñoko Asca Tailerrak, galdaketako tresnak eta modeloak fabrikatzen dituen enpresa.
  • Innobasquek, tokiko eragile eta administrazioekin elkarlanean, berrikuntza Euskadiko enpresa txiki eta ertainetara eramateko antolatutako 2024ko egutegiko azken topaketa izan da gaurkoa. Urtean zehar, ekimen honi loturiko 14 saio antolatu dira EAEko hiru probintzietan

Durango, 2024ko azaroaren 22a. 37 lagun, haien artean Durangaldeko 19 ETEtako hainbat ordezkari, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzendutako jardunaldi batean bildu dira gaur, azaroak 22. Durangaldea Enpresa Ekimena (DEK) elkartea eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, izan dira jardunaldiaren antolatzaileak.

Durangoko Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroan egin da topaketa, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beaz-ek bultzatzen duten ‘Bizkaia Orekan Sakonduz’ ekimenaren testuinguruan. Lurraldearen lehiakortasuna indartzea da ekimen horren helburua.

Jardunaldian lankide izan dira beste administrazio eta eragile hauek ere: Amorebieta-Etxanoko Udala, Durangoko Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroa, Durangaldeko DEE-AED Enpresen elkartea, Durangaldeko mankomunitatea eta Lanbide Heziketako Iurreta LHI, Maristak Durango Ikastetxea eta Lanbide Heziketako Zornotza Zentro Bateratua.

Innobasquek tokiko eragileekin, administrazio publikoekin eta ekonomiaren sustapenerako zerbitzuekin elkarlanean antolatutako jardunaldi hauen helburu behinena da Euskadiko enpresa txiki eta ertainei azaltzea zer baliabide eta zerbitzu dituzten eskura soluzio berritzaileak txertatzeko eta, horien bidez, lehiakorragoak izateko.

Gaur Durangon izan den jardunaldiarekin bukatu da aurtengo saioen zikloa. EAEko hiru probintzietan 14 topaketa izan dira guztira, lurraldeko ETE-en artean berrikuntza-estrategiak txertatzea sustatzeko.

Lehen urratsak berrikuntzan

Jardunaldiari hasiera emateko, Xabier González Azterlaneko zuzendari nagusiak eta Cristina Múgica Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusiak ongietorria eman diote. Azken horrek berrikuntza ETEen lehiakortasunerako funtsezko zutabe gisa azpimarratu du, eta, ildo horretan, gogorarazi du aurkeztu berri diren aurrekontuetan “31 M €bideratzen direla enpresa txiki eta ertainentzat, berrikuntzara, digitalizaziora eta jasangarritasunera bideratuta”, eta zuzkidura ekonomikoa “hurbiltasunetik” kudeatuko dela, “enpresa, udalerri eta eskualdeekin elkarlanean”.

Aurkezpen horren ondoren, bigarren bloke bati ekin zaio, eta, bertan, ETEen eskura dauden ekimenak, laguntza-programak eta konponbideak berrikusi dira, beren egunerokotasunean berrikuntzari pisu handiagoa emateko.

Bertan izan dira Aitor Kortazar, Durangaldea Enpresa Ekimeneko (DEK) koordinatzailea; Olatz Goitia, Beazeko zuzendari nagusia; eta Gotzon Bernaola, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia. Hiru hizlariek berrikuntzaren bidean laguntzeko prest daudela adierazi diete bertaratutako enpresei, eta gogorarazi diete “konektatutako eta elkarri lotutako ekosistema” bateko kide direla, berrikuntza-proiektu bati ekiteko “dauden baliabide eta laguntza guztiak” emateko, edozein dela ere haien tamaina eta heldutasuna esparru horretan.

Jardunaldiaren azken zatian kasu praktikoak azaldu dira mahai-inguru batean, eta inguruko hiru enpresak hartu dute parte: Grip-On Tools, Berrizkoa, estutzeko tresnen diseinuan eta fabrikazioan espezializatua; Pintuberri, Berrizen kokatua eta hauts-pinturaren aplikazio industrialari eskainia; eta Talleres Asca, Abadiñoko galdaketa-tresna eta -modeloen fabrikatzailea.

Solasaldia Daniel Irazola Durangoko Maristak Ikastetxeko zuzendari nagusiak dinamizatu du, eta, bertan, enpresa bakoitzeko ordezkariek azaldu dute erakundearen hainbat arlotan berritzeko tresnak eta irtenbideak ezartzeak aukera eman diela garapen-fase desberdinetan erronkak gainditzeko.

Pili Díez, Grip-On Toolseko presidenteak, bat egin du eurena “Asiako lehia handia duen sektorea dela, eta, beraz, gama- eta kalitate-berrikuntzak gure lehiakortasunari eustea ahalbidetzen digu”. “Urtero” egiten dute ariketa hori, eskualdeko eragileetan eta berrikuntza-programetan oinarrituta. 20 pertsonak osatutako kooperatiba honetako presidenteak “berrikuntzaren betaurrekoak” jartzeko aholkatu die bertaratutako enpresa txiki eta ertainei, “egunerokotasunetik haratago ikusteko” estrategian espazio eta dedikazio bat aurkitzeko.

Bestalde, Josu Gabilondok, Pintuberriko zuzendari nagusiak, argitu nahi izan du hirugarrenei egindako pinturak, bere enpresak 30 pertsonaz osatua, ez zirudiela a priori berrikuntza proiektu handiak behar zituen sektore subjektua. “Gure makineria lehiara egokitzen ari ginen, baina 30 urteren ostean, zerbait gehiago egon behar zela konturatu ginen”. Horregatik jarri zuten arreta Europako enpresa erreferenteetan, hobekuntza-ildo bat hautemateko, prozesuaren trazabilitatea. Lantegia digitalizatzearen aldeko apustua egiteak, kalitate berme handiagoak eskainiz, “erantzun komertzial ikaragarria” eman zien. Horregatik, hori izan zen gaur egun sustatzen jarraitzen duten plantako inplementazio teknologiko baten abiapuntua.

Talleres Ascako zuzendari nagusi Gudiker Alberdik adierazi duenez, Talleres Asca Albert Einstein fisikari alemaniarraren maximak gidatzen du: “emaitza desberdinak bilatzen badituzu, ez egin beti gauza bera”. 12 peronaz osatutako ETE honentzat, “berrikuntza gure DNAn dago”.

Alberdik esan duenez, “ez dugu erabateko berrikuntzarik egiten, baina txiki askoren batuketak bereizi gaitu, eta merkatu eta bezero berriei ateak ireki dizkie”.

Informazio gehiago:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau