Innobasquek bere Batzar Nagusia egin du gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna jauregian. Batzarrean erakundeko bazkideak izan dira, eta bertan Zuzendaritza Batzordea berritu da, goren mailako 16 kidez osaturiko Batzorde Betearazlea sortu da, Guillermo Ulacia presidente gisa berretsi da, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Innobasqueko Ohorezko Lehendakaritza onartu du. Ekitaldi honekin bi erakundeek beren arteko harremanak estutu dituzte eta Innobasque herrialde-proiektu gisa baieztatu da.

  • Lehendakariak Innobasqueko Ohorezko Lehendakaritza onartu du
  • Batzar Nagusian, Innobasqueko bazkideen parte-hartzearekin, Zuzendaritza Batzordea berritu da, 16 kideko Batzorde Betearazlea sortu da eta Guillermo Ulaciak presidente izaten jarrai dezala erabaki da.
  • Honela, beste ziklo bat hasi da, eta Innobasquek bere ahalmen guztia hedatuko du plataforma publiko-pribatu gisa, protagonismoa emanez bere Batzorde Betearazle berriari.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Bilbo, 2012ko maiatzaren 22a. Batzarrak Innobasque indartu eta hazteko bigarren zikloari ekiteko mandatua eman dio Guillermo Ulaciari, bere agintaldian zehaztu baitira erakundeak aurrean izango dituen erronka berriak. Horretarako Batzorde Betearazle berria izango du; izan ere, hau sortzea Estatutuetan ezarrita zegoen zerbait da, eta zeregin protagonista izango du ziklo berri honetan, orain hedatuko baita erakundearen ahalmen guztia itun edo aliantza publiko-pribatu estrategiko gisa; bere helburua, Eusko Jaurlaritzak onarturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Planean agertzen den bezala, hauxe da: “berrikuntza-sistemaren jarraipen eta ebaluazio iraunkorra egitea […] gure herrialdeko erronka ekonomiko eta sozial handiei aurre egiteko, etengabe hobetzeko eta kultura berritzailea gizarteratzeko bokazioarekin”. Helburu horiek hasieratik Innobasqueren Estatutuetan jasota egon diren eginkizunetan sakontzen dute.

Dagokion misio edo eginkizuna bete ahal izateko, Batzorde Betearazlea sortu da, lehen mailako eta proiektu honekin konprometituriko 16 kide indartsuz osatua. Honako hauek dira:

  • 5 presidenteorde, berrikuntzarako estrategikoak diren eremu hauen ordezkariak: enpresa, gizartea, zientzia, teknologia eta administrazioa:

a) Miguel Ángel Lujua. Confesbask-eko lehendakaria. Euskal enpresaburuen konfederazio honek gure herrialdeko industria-garapena marraztu du.

Ekonomia Zientzietan lizentziatua UPV/EHUren eskutik. Bere lanbide-karrera Nervacero, AHV-Aceralia, gaur egun Arcelor, enpresan zentratu da. 2006az geroztik Mutualiako zuzendari nagusia da.

b) Txema Gisasola. Mondragon Korporazioko hurrengo lehendakaria, Euskadin langile gehien duen taldea, horrela eredu propioaren bidez garatuz unibertsitatea, garapen teknologikoa, industria eta zerbitzuak biltzen dituen jarduera.

Industria Psikologiako ikasketak egin zituen UPV/EHUn. Masterra Giza Baliabideen Zuzendaritzan, MBA Deustuko Unibertsitatearen eskutik eta Masterra Enpresa Kooperatiboen Zuzendaritzan Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Mondragon Korporazioko Etxe dibisioko lehendakariordea izan da.

c) Fernando Cossío. Ikerbasqueko lehendakaria, Euskadin talentu ikertzailea erakarri eta bertan atxikitzea errazten duen agentziakoa.

Kimikako katedraduna UPV/EHUn, minbiziaren aurkako borrokan egindako ekarpenengatik nabarmendu da azken urteotan, horregatik jaso zuen Dr. Antonio Esteve 2007 Fundazioaren saria metastasia blokeatzeko gai diren molekula artifizialak sortzeagatik. Ikerchem enpresa jarri du abian, farmazia eta bioteknologiaren industrian aurrerapen kimikoak sartzen dituena. UPV/EHUn Ikerkuntzako errektore-orde izan zen 2000 eta 2004 artean.

d) Jesus Maria Iriondo. IK4 Research Allianceko lehendakaria, eta kargua Javier Ormazabal Echevarria, Tecnalia Research & Innovation-eko lehendakariarekin txandakatuko du, hau korporazio teknologikoen ordezkari gisa, euskal berrikuntzaren giltzarri den sektorea baita.

Jesus Maria Iriondo ingeniaria da UPV/EHUren eskutik. Robotica enpresaren zuzendari gerente izan zen. Gaur egun Microelectrónica Maser-eko zuzendari gerentea da, balio erantsi handiko enpresa, Mendaron dagoena, eta teknologia elektronikoen aplikazioan espezializatua, Corporación Empresarial-eko lehendakaria, Tekniker IK4 teknologia-zentroko lehendakaria eta IK4 Research Alliance-ko lehendakaria.

Javier Ormazabal Ormazabal Taldeko lehendakaria da; enpresa familiar hau munduko liderretako bat da tentsio ertaineko ekipamendu elektrikoan. Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua UPV/EHUn, London Business School eta IESE Business School-en ere ikasia. BBVA Bankuko Eskualde Batzordeko kidea, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsas Ganberako kontseilaria.

f) Manu Salinero. E. Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusia, berrikuntza-politikei zeharkako izaera ezartzen diena.

Abokatua. Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko Azterketa eta Araubide Juridikoko zuzendari ohia. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (2015) garapenean liderra izan da.

  • ?10 pertsona, Innobasque proiektuarekin biziki konprometituak, berrikuntzari ikuspegi berezia ematen diotenak (hurrenkera alfabetikoan):

1. José Ignacio Arrieta. AVIC-Ingeniaritza eta Aholkularitza Enpresen Euskal Elkarteko lehendakaria; erakunde hau ESPA Sarekoa da, ezagutzan zerbitzu trinkoak dituzten enpresak biltzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Industriako sailburu ohia. MBN Comunicación, MBN Asociados eta Editora del País Vasco 93-ko buru da. Administratzaile gisa, Energiaren Euskal Erakunde, Naturgas, Repsol Petrolio Produktuen Merkaturatzailea eta Petróleos del Norte enpresekin lotua.

2. Rafael Barrenechea. Mondragon Korporazioko lehendakariordea eta Korporazioko kooperatiba den Danobat Groupeko zuzendari nagusia, eta makina-tresnaren sektorean lider den taldea, bere nazioartekotzea goraka egiten ari diren merkatuetan gauzatu duena.

Ekonomia Zientzietan lizentziatua UPV/EHUren eskutik. Soraluce kooperatibako zuzendari gerentea izan zen, eta Ideko-ko lehendakaria, baita Makina-Tresnen Fabrikatzaileen Espainiako Elkartekoa (AFM) eta IK4 Research Alliance-koa ere.

3. Asís Canales. Iberdrola-ko Erosketa eta Aseguruetako zuzendaria. Konpainia multinazionala eta lehen energia-taldea da Espainian, elektrika global handienetakoa burtsa-kapitalizazioaren arabera, eta munduan liderra berriztagarrien sektorean.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Komertzialean. 25 urte bete ditu Iberdrola Taldean, eta bertan hainbat ardura izan ditu Sistema eta Administrazio sailetan.

4. Luis Cañada Vicinay. Vicinay Cadenaseko zuzendari nagusi izana 2011ko abendura arte. Enpresa ezaguna berrikuntza teknologikoa, giza kapitalaren kudeaketa eta gizarte-erantzukizun korporatiboa integratzen dituen kudeaketagatik.

Industria Ingeniaritzan eta Filosofia eta Letretan lizentziatua. Estatu Batuetan, Brasilen eta Txinan lan egin du. Norvegiako ohorezko kontsula da EAEn, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen, eta Euskal Itsas Foroko lehendakaria ere bai.

5. Azucena Castro. OWL-eko zuzendari nagusia: bioteknologiako enpresa da giza osasunaren eremura zuzendua, diagnostikoaren eta sendabidearen arloetan aplikazio aitzindariak dituena.

Biologian doktorea UPV/EHUren eskutik, doktoregoaren aurretik eta ondoren Argentinan, Frantzian eta Portugalen hainbat egonaldi egindakoa. OWL bioteknologiako enpresa da giza osasunaren eremura zuzendua, diagnostikoaren eta sendabidearen arloetan aplikazio aitzindariak dituena eta egoitza Zamudion duena.

6. Matilde Elexpuru. Bizkaiko Emakume Enpresaburu eta Zuzendarien Elkarteko lehendakaria, eta zerbitzuen ETE baten zuzendaritzakoa, enpresa- eta biltzar-turismoaren merkatura bideratua.

Deustuko Unibertsitateko Turismo Eskolako lehen promoziokoa da. 1975ean TISA Traductores e Intérpretes sortu zuen beste batzuekin, eta bertako ahaldun-gerentea da gaur egun. 90eko urteen hasieran, TISA Congresos sortu zuen, EAEko hiru hiriburuetan dagoena.

7. Txema Franco. Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia. Enpresa-talde hau behartsuenen premiei erantzuteko sortua da, eta kutsu berriko gizarte-ekintzailetza sustatzen du.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua. Beti izan ditu erantzukizunak ezgaituentzako ohiko enplegua sustatzearekin eta gizarte-kudeaketarekin lotuak. Deustuko Unibertsitatean Hezkuntza Bereziko Masterrean irakasle eta Bizkaiko Foru Aldundian Ezgaitasunaren Kontseiluko kide, Eusko Jaurlaritzako aholkulari gisa parte hartu du zera egiten: “Euskadin ezgaituak ohiko lan-merkatuan sartzeko Plana”.

8. Alberto García Erauskin. Euskalteleko lehendakaria; goi-teknologiako enpresa da, bere posizionamendua gure herrialdearekin duen konpromisoaren bidez garatu duena.

Espezialista ikuskaritzan, aholkularitzan eta ekonomia- eta finantza-kudeaketan. Arthur Andersen, Audihispana, Heraclio Fournier eta Patricio Echevarría korporazioan lan egindakoa. 1998tik Euskaltel-ekin lotua, Finantza eta Kontrol zuzendari, kontseilari zuzendari nagusi eta orain lehendakari gisa.

9. Carlos Zapatero. Kutxabankeko lehendakariordea, hiru euskal aurrezki-kutxen eta Cajasur-en bat-egitearen ondoriozko finantza-erakundea, bere gizarte-erantzukizunari garrantzi berezia ematen diona.

Zuzenbidean lizentziatua eta lan-ikuskatzaile oposizio bidez; hamarkadak dira herri-administrazioan zenbait kargu dituela: Eusko Jaurlaritzan Ikuskaritza-buru eta Laneko zuzendari nagusia, geroago Lan sailburuordea, eta Caja Vitaleko lehendakaria.

10. Emilia Málaga Pérez. UGTko Berdintasun eta Nazioarteko Idazkaritzaren arduraduna, gizarte-elkarrizketan, lan-harremanetan eta enpleguan aditua.

Zuzenbidean lizentziatua. Gizarte Zerbitzuetako teknikari espezialista bezala garatu du bere lanbide-karrera.

  • Guillermo Ulacia, Innobasqueko eta bere Batzorde Betearazleko presidentea.

Gamesa Korporazio Teknologikoaren lehendakari betearazle eta kontseilari delegatua izan da; Arcelor-eko Planoak Sektoreko exekutiban lehendakariordea; Aceraliako lehendakariordea; Arbed Taldeko lehendakariorde betearazlea eta I+G jardueren erantzulea; Cockerill Sambreko Administrazio Kontseiluko lehendakaria, Sidmar-eko Administrazio Kontseiluko lehendakaria; Sidstahl NV-ko Administrazio Kontseiluko administratzailea; Espainiako Siderurgia Enpresen Elkarteko lehendakaria; Steel 24-7ko lehendakaria. Baita General Motors Españako, Gonvarri Industrial-eko, Holding Gonvarri-ko administrazio-kontseiluetakoa ere izan da, eta Gestamp Automoción-eko administratzailea. Gaur egun W2P-ko kontseilaria da, Russula Corporación-en Kontseiluko kidea, Deusto Business School-ekoa, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Administrazio Kontseilukoa eta Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartea/Asociación para el Progreso de la Dirección A.P.D. (Ipar zona)-ko Kontseilu Errektorekoa.

Batzorde honetan idazkari-lanak José Ramón Berecibar-ek egingo ditu, Uría & Menéndez-eko bazkide nagusi eta aldi berean Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria denak.

Partekatu albiste hau