Topaketa honek bi erakundeen arteko loturak sendotzen laguntzen du, beren eskualdeetan berrikuntza eta garapen ekonomikoa sustatzeko konpromisoa baitute.

  • Kataluniako erakundearen ordezkaritzak, Anna María Martínez Bartzelonako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Turismo Arloko presidente ordezkari eta Rubiko alkatea buru duela, Innobasquerekin partekatu du “2024-2027 aldirako Agintaldiaren Plan Estrategikoa”, zeinaren ardatz nagusia berrikuntza publikoa baita, jasangarritasuna, lurralde ekitatea eta gizarte kohesioa azpimarratuz.
  • Bestalde, Manuel Salverriak eta Leire Bilbaok, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente eta zuzendari nagusiak, Euskadin berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko garatzen ari diren programen eta proiektuen berri eman dute.
  • Topaketa honek bi erakundeen arteko loturak sendotzen laguntzen du, beren eskualdeetan berrikuntza eta garapen ekonomikoa sustatzeko konpromisoa baitute.

INNOBASQUE, 2025eko martxoaren 6a. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, harrera egin dio gaur Bartzelonako Foru Aldundiaren ordezkaritza bati, Zamudioko campusean duen egoitzan, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren barruan.

Anna María Martínez Bartzelonako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Turismo Saileko presidente delegatu eta Rubiko alkatea izan da bisitaren buru, eta berrikuntzako ekimenak eta esperientziak trukatzea izan du helburu, eskualdeen artean sinergiak sortzeko.

Bartzelonako ordezkaritzako kideen artean honako hauek zeuden: Josep Ramon Mut, Merkataritza, Kontsumo eta Osasun Publikoaren Arloko presidente ordezkaria; Juan Antonio Pérez, Ekonomiaren Garapen eta Turismo Saileko diputatu ondokoa; Anna Herrera, Turismoko diputatu ordezkaria; eta eskualdeko merkataritzaren eta sustapen ekonomikoaren arloko beste ordezkari batzuk.

Bisitan, Bartzelonako Diputazioko ordezkariek “2024-2027 Agintaldiko Plan Estrategikoa” ren oinarriak aurkeztu dituzte. Plan horren ardatz nagusia berrikuntza publikoa da, jasangarritasunean, lurralde ekitatean eta gizarte kohesioan arreta jarrita.

Bestalde, ordezkaritzak Euskadin berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko garatzen ari diren programak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen, Manuel Salaverria eta Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako lehendakari eta zuzendari nagusiaren eskutik.

Topaketa horrek bi erakundeen arteko loturak indartzen laguntzen du, beren eskualdeetan berrikuntza eta garapen ekonomikoa sustatzen jarraitu nahi baitute.

Harremanetarako:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau