Ekainaren 3an Bilbon euskal berritzaileen komunitateakhitzordua du Euskalduna Berrikuntzan ikasteko: 39 tailer 1.270 posturekin – Networking: 41 txoko harremanak egin eta zure agenda sendotzeko – Berrikuntzaren egoera ezagutzeko nazioartean erreferente diren 27 ahotsen bidez – Etorkizuneko 10 proiektu berritzaileak zein diren jakiteko showcase batean – Berrikuntzako 8.000 metro koadroz gozatzeko Hori guztia 108 erakunderen ekarpen eta lanari esker, urteroko gertakizun honen antolaketan eta diseinuan konprometituta daudelarik. Libre dauden azken plazak, esteka honetan: https://www.eventbrite.es/e/registro-global-innovation-day-2015-16690433536 Eta irudi batek mila hitz baino gehiago balio duenez, Innobasquek, Kutxabanken laguntzaz, zuretzat berrikuntza zer den jakin nahi du. Horretarako, lehiaketa antolatu da Instagramen. Urratsak errazak dira: Argazki bat egin, berrikuntza zer den erakutsiko duena Erantsi #Global2015 hashtag edo traola Jarraitu @Innobasque kontua Ekainaren 3ra arte 10 argazki gustukoenak jasoko dira eta horien artean 2 sarrera zozkatuko dira BBK Live Festival-erako, uztailaren 9rako (osteguna), KUTXABANKen kontu bat eta kreditu- edo zordunketa-txartel bat duten titularren artean.

Partekatu albiste hau