Logroño, 2018ko martxoaren 9a.

Arabako Tecnoclub Elburgoko ikasleen taldeak FIRST LEGO League-ko Europako finalean parte hartuko du, gaur Logroñon FIRST LEGO League Espainiako Inspirazio Saria irabazi ondoren. Portugaleteko Santa María Ikastetxeko taldeak Errobotaren Programazioko bigarren saria jaso dute. Aurtengo Open European Championship Tallin-en (Estonia) izango da. Nafarroako FS Ingenium, Kanarietako Aldeatron Robotix eta Sevillako Tecno San José lehenengo, bigarren eta hirugarren Saria jaso dute, hurrenez hurren. 

FIRST Lego League zientzia- eta teknologia-lehiaketa da, 6 eta 16 urte arteko ikasleentzat; bertan zientzia-proiektu bat aurkezten da, eta robot bat diseinatzen eta programatzen da; Euskadin Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen du lehiaketa hau.

Euskal taldeek (Gasteizko Urkide Ikastetxeak, Donostiako Axular Lizeoak, Arabako Tecnoclub Elburgokoak eta Portugaleteko Santa Maria Ikastetxeak) Espainiako Final Handian parte hartu ahal izan dute, Innobasquek antolatzen duen torneo honen euskal edizioan sailkatu zirelako bere garaian. Euskal gazteen artean zientzia- eta teknologia-prestakuntzarako interes txikia aurkitu zuelako sustatzen du ekimen hau Berrikuntzaren Euskal Agentziak. Beraz, Innobasquek ikasleen interesa sustatu nahi du karrera teknikoei, mundu digitalari eta balioetan hezteari dagokienez. Eta honela, saiatzen da Euskadiko gazteek zientzia- eta teknologia-gaitasunak garatu ditzaten, baita XXI. mendeko trebetasunak (talde-lana, komunikazioa, arazoen konponbidea eta sormena) eta zenbait balio (inklusioa, lankidetza, aurkikuntza eta jarrera berritzailea) ere. 

Uraren giza zikloa hobetzea

FIRST LEGO Leaguen parte hartzen duten taldeek aurten izan duten erronka uraren giza zikloa da, eta horri zientzia-proiektu baten bidez eta robot bat diseinatu eta programatuz egin diote aurre.

Adibidez, Urkide ikastetxeak ura edateko on bihurtzen duen motxila aurkeztu du, horren funtzionamendua uraren ziklo naturalean inspiratuta dagoelarik. Gailua, herrialde behartsuetan erabiltzeko pentsatua, gai birziklatuez egina dago: hozkailu-panelak, eguzki-plaka eta akuario-berogailua ditu. Bere barruan uraren ziklo naturala imitatzen da.

Axular Lizeoak txorimalo adimenduna asmatu du, ezkutuan meteorologia-estazioa daukana, zenbait aldagai neurtzeko gai dena eta ortu edo baratzeak ura behar duenean abisua gailu mugikor batera bidaltzen duena. Euri-ura erabiltzen da, eta ikastolako jangelan edateko atera eta soberan geratutakoa.

Tecnoclub Elburgoko arabarrek urtean 30.000 litro ur baino gehiago aurreztea proposatzen dute, eta horretarako dutxetako ura biltzen duen eta komunean berrerabiltzen duen zisterna asmatu dute.

Azkenik, Bizkaiko Portugaleteko Santa Maria Ikastetxekoek mugikorrerako aplikazio bat asmatu dute, ura aurreztea ahalbidetzen duena gamifikazioaren bidez. Garapen hau etxeko ur-kontsumoa neurtzen duen sistemarekin osatzen da, eta eguneko aurrezki-helburuak ezartzen ditu, lortutakoan puntu bihurtzen direnak.

FIRST LEGO League Espainia

Espainiako FIRST LEGO Leagueren Final Handia Scientia Fundazioak eta Berrikuntzarako Errioxako Fundazioak antolatu dute. Scientia Fundazioak sustatzen du torneoa Espainian, Lego Education Robotix-en, Princesa de Girona Fundazioaren eta Aquarbe-ren laguntza estrategikoaz, azken hau aurtengo edizioko erronkaren (HydroDynamics) kolaboratzaile tematiko gisa.

Partekatu albiste hau