Lehiaketaren mekanika eta beren parte hartzea azaltzeko, Ortuellako San Felix Ikastetxeko taldeko kide batzuk gaur goizean UPV/EHUko paraninfora etorri dira, eta gainera bertan izan dira erakunde lankideen ordezkariak

Prentsa oharra (PDF, 462 Kb)

  • 9 eta 16 urte arteko neska-mutilek erantzungo diote aurten FLLk planteaturiko erronkari: elikadura-segurtasuna. Ikerketa-proiektu, proiektu tekniko eta robot baten diseinu eta programazioaren bidez egingo dute hori.
  • FLL Euskadi Jardunbide Egokiaren Kasua lantzen ari da Innobasque, eredu paregabea sortu baita, non lehiaketa benetako berrikuntza-eskola bihurtu den.
  • FIRST LEGO LEAGUE (FLL) kirol-ekitaldien formatua duen lehiaketa da, mundu osoko 55 herrialdetan egiten da, eta zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen ditu, baita berrikuntzaren balioak, sormena eta talde-lana ere.

First Lego League Euskadi 2010

Bilbo, 2011ko urriaren 14a. Elikagaien kalitatea bermatzea, intsektu, bakterio edo beste elementu batzuen bidezko kutsadura saihestuz; janariaren esterilizazio eta garraio-prozesua ezagutzea; edo biltegiratzeko baldintzak hobetzea: horra hor Euskadi osoan FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI prestatzen ari diren 348 ikasleek aurrean izango dituzten erronketako batzuk. Lehiaketaren mekanika eta beren parte hartzea azaltzeko, Ortuellako San Felix Ikastetxeko taldeko kide batzuk gaur goizean UPV/EHUko paraninfora etorri dira, eta gainera bertan izan dira Pedro Luis Arias, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Juan Castro, SPRI Taldeko Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria; Lourdes Arana, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) zuzendari nagusia; Juan Ignacio Pérez, UPV/EHUko Zientzia Kulturaren katedrako zuzendaria; Nerea Lupardo, Euskalteleko Erakunde Harremanetarako zuzendaria; eta José María Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.

San Felix Ikastetxeko ikasleek lehiaketako mahai ofizial batean erakutsi dituzte beraiek programaturiko robotaren trebetasunetako batzuk, eta esan dute Euskadi osoko 9 eta 16 urte arteko 350 zientzialari-gai izango direla datorren abenduaren 3an, larunbatean, FLL Euskadin parte hartzen; lehiaketa Euskaltelen egoitzan izango da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Baita ere gogorarazi dute antolatzaileek 120 boluntarioren laguntza eskuzabala dutela, horien artean hainbat erakunde eta enpresatako zuzendari nagusiak eta goi-karguak daudelarik.

Lehiaketako epaileen aldetik lau eremuetan (zientzia-proiektuan, proiektu teknikoan, programazio robotikoan eta talde-lanean) kalifikaziorik onena lortzen duten hiru taldeak Espainiako finalera igaroko dira; aurten Iruñean izango da, hiri horrek hartuko baitu Bilboren lekukoa.

Jardunbide egokiaren kasua: FLL Euskadi

José María Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, azpimarratu duenez, “Berrikuntzaren Euskal Agentziak FLLren alde egiten du, talentua sortzen duen tresna delako eta berrikuntzaren ikuspegitik pentsatzen irakasten duen proiektua delako”. Gainera, esan du “hezkuntza-proiektu honen inguruan eragile publiko-pribatuen sare indartsua sortu dela, teknologia-zentroak, enpresak, babesleak, unibertsitatea eta, noski, parte-hartzaileak, horien familiakoak eta dagozkien ikastetxeak inplikatu baitira”.

Gainera, iragarri du FLL Euskadi Kasua lantzen ari dela Innobasque, jardunbide egoki honen azterketa inplikatu guztientzako berrikuntza-eskola baita. Horretarako erabilitako metodologia Harvard kasuaren metodoan oinarriturik dago eta Euskal Herrian 1997az geroztik Ezagutzaren Clusterrak eta 2008az geroztik Innobasquek argitaraturiko ehun enpresa-kasu baino gehiagotan erabili izan da. Metodo honekin, benetako kudeaketa-esperientziak hurbildu nahi dira, eta horien erabilera erraztu ikasgela, mintegi edo beste edozein eremutan.

Kasu honetan, FLL Euskadi eredu paregabe gisa aztertzen da: posible egiten duten eta lehiaketaren hezkuntza-helburuekin eta metodologia berritzailearekin konpromiso sakona erakutsi duten eragileek sorturiko sare edo egitura ahaltsuaren ondorio gisa. FLL Euskadik zientzia, teknologia eta berrikuntzaren eremuan lankidetza publiko-pribatuaren lankidetzaren garrantzia jartzen du agerian. FLL Euskadiren beste ezaugarrietako bat hau da: talde eta boluntarioek, parte hartzeaz gain, aldez aurretik prestakuntza jasotzen dute eta, horrela, hezkuntza ikasgelatik irtetea eta ezohiko kanalen bidez zabaltzea lortzen da. Aldi berean, FLL erronka bat da prestakuntza hori ematen duten ikertzaileentzat, aditua ez den publiko bati eman behar baitiote kasu praktikoen bidez.

Honela, parte-hartzaileek jardunean dauden profesionalen prestakuntza jaso dute, beren denbora eta ezagupenak eskaini dizkietelarik hainbat instalaziotara ?Azti-Tecnalia, UPV/EHUko Farmazia Fakultatea, Neiker-Tecnalia, Ulma Global Packaging, Ausolan, Gaiker-IK4, UPV/EHUko Zientzia Kulturako Katedra eta Innobasquera? egindako bisitetan.

Pedro Luis Arias, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearentzat, FLL Euskadi “ekarpen garrantzitsua da zientzia- eta teknologia-ikasketetarako bokazioak sustatzera bideratutako jardueren barruan; izan ere, prospekzio-azterketa askoren arabera, arlo hauetan profesionalen gabezia izango da gerora. Gainera, ikastetxeentzat, FLLn parte-hartzea berrikuntza pedagogikoan bide berriak aztertzeko apustua da, teknologia berrien sarrerari lotuta. Horrek guztiak gure ikastetxeak Eskola 2.0 norabidean berritzeko abian den ahalegina bultzatzen du”.

Bestalde, Juan Castro, SPRI Taldeko Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak hau azpimarratu du: “Eusko Jaurlaritzak eta haren elkarte publikoa den SPRi luzaroan ari dira apustu deliberatua egiten ikerketa zientifikoaren eta berrikuntzaren alde. Lehendakari Patxi Lopezek ZTBPko xedea BPGko %3ra heltzera nahi du, gure ekononomia obetzeko. Pasadan urtean 70 milioi baino gehiago inbertitu ziran arlo hauetan enpresagintza I+G+b laguntzetan, 65 milioi baino gehiago zentru teknologiokoak laguntzen eta 30 baino gehiago berrikuntza eta TICak laguntzen. Gainera erakundeak finantzatu eta laguntzen ditugu, zeinen helburua berrikuntza bultzatzea baita gizarte osoan Innobasqueren kasua bezala. Aurrekari horiekin ezin genion utzi, inolako mugarik gabe, FLL gisako ekimen bati laguntzeari, izan ere bokazio ikertzaileak garatzea sustatzen baitute gure neska-mutikoen artean eta gerora gure herrialdeak ikertzaileak eta teknologoak izatea bermatzen baitute eta horiek funtsezkoak dira ezagutzaren gizartea eraikitzeko: berritzailea, jasangarria eta lehiakorra.”

Juan Ignacio Pérez, UPV/EHUko Zientzia Kulturaren katedrako zuzendariak, zera esan du: “Neure gain hartzen dudan zeregina da metodo zientifikoak dituen elementurik garrantzitsuenei eta zientziaren balioei buruzko edukiak dituen prestakuntza ematea. Batez ere, funtsezko lau gauza azpimarratuko ditut: baikortasuna, zientzialariek uste baitugu arazoek konponbidea dutela; tolerantzia, ideia guztiek kontuan hartzea merezi baitute; eszeptizismoa, ideia horiek azterketa pasa behar baitute, egiaztatu ala baztertzeko; eta apaltasuna, zientzian proposatzen den guztia behin-behinekoa baita eta prest egon behar baitugu geure ideiak baztertzeko edo gainditzeko.”

Ondoren, Lourdes Aranak, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) zuzendari nagusiak, esan duenez, FECYTen helburuetako bat zientziaren kultura eta berrikuntza bultzatzea da, gazteenen artean batez ere, eta horregatik guk ere ekimen honen alde egin dugu. Gure ustez, lankidetza publiko-pribatua ezinbestekoa da zientzia lehentasun bat izan dadin herritarren artean, eta guztion artean ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituriko ekonomia eraikitzea lor dezagun.”

Azkenik, Nerea Lupardok, Euskalteleko Erakunde-Harremanetarako zuzendariak, azaldu duenez, “konprometiturik sentitzen gara berrikuntzaren, sormenaren eta talde-lanaren balioekin. Euskalteleko pertsonak balio horietan islatuta agertzen gara, barneratuta baititugu gure eguneroko jardunean. Izan ere, erronka berriei aurre egitera eta merkatuari produkturik eta zerbitzurik punta-puntakoenak eskaintzera bultzatzen gaituzten balioak dira”.

Innobasquek eragile estrategiko askoren inplikazioa lortu du; adibidez, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioa FECYT-Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren bidez; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitateko Saila; Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; UPV/EHUko Farmazia Fakultatea; UPV/EHUko Zientzia Kulturaren Katedra; Euskaltel; Iñaki Goenaga Fundazioa; Ulma Global Packaging, Ausolan, GMV eta Tecnalia eta IK4 korporazio teknologikoak.

Lehiaketaren dinamika

FIRST (For Inspiration and Recognition of Science and Technology) LEGO LEAGUE nazioarteko lehiaketa da, kirol-ekitaldien formatua duena, zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen dituena, baita berrikuntzaren balioak, sormena eta talde-lana ere. Lehiaketaren helburua heztea, ondo pasatzea eta, batez ere, neska-mutikoak motibatzea da.

Aurten mundu osoan botatako erronka “Food Factor” edo “elikadura-segurtasuna” da. Lehiaketak taldeek ikasteko garatu behar dituzten lau eremu planteatzen ditu. Lehenengoa zientzia-proiektua da, eta hor parte-hartzaileek benetako arazo bat identifikatzen dute, erronkaren gaiarekin zerikusia duena, eta irtenbide berritzaile bat eskaini behar dute, gainera beren komunitatearekin partekatu behar dutena. Bigarren, talde bakoitzak bere proiektu teknikoaren defentsa egin behar du epaimahaiaren aurrean, eta hor robotaren diseinu- eta programazio-fasean aurkitu dituzten zailtasunak jaso eta dokumentatzen dituzte. Lehiaketa robotikoan robot bat egin behar dute “Lego Mindstorm” kit-az baliatuta, eta programatu egin behar dute erronkarekin zerikusia duten zenbait misio edo eginkizun egiteko. Azkenik, talde-lanaren eremuan, beren artean nola antolatu diren, izandako rol desberdinak, entrenatzaileekiko harremana eta aurkitu dituzten zailtasunentzako konponbideak bilatzeko era azaldu behar dituzte gazteek.

Taldeek konexioak ezarri behar dituzte robotaren misioen artean, erronkaren zientzia-izaera ulertu eta garatu behar dute, eta beraiek planteaturiko arazoentzako konponbide berritzaileak eskaini behar dituzte.

Lehiaketa hau urtero egiten da 1998az geroztik. Aurtengo edizioan 130.000 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute 55 herrialdetan, 16.000 taldetan bilduta. Antolatzaileek nazioarte mailan 33.000 boluntario mobilizatzen dituzte mundu osoan dauden 400 lehiaketaren inguruan.

Partekatu albiste hau