Bilbo, 2018ko abenduaren 20a. Innobasquek antolatu du FIRST LEGO League Euskadi 2018/2019 denboraldia; hamargarren edizioan, parte-hartzeari dagokionez, marka hautsiko du EAEko hiru lurraldeetako 44 ikastetxerekin eta 1.500 ikaslerekin guztira. Parte hartzen duten ikastetxeen % 64 Bizkaikoak dira, % 20 Arabakoak eta % 16 Gipuzkoakoak. Aurten ere Estatuko lehiaketa handiena da gurea, nahiz eta ez izan biztanleria handieneko lurraldea.

Partekatu albiste hau