LAN MENTORING
Zure ETEaren egunerokotasunak ez diezazula eragotzi etorkizunera egokitzea
Prestatu zure enpresa belaunaldi erreleborako Lan Mentoring-ekin!
Lan Mentoring doako laguntza zerbitzua da, eta bereziki diseinatuta dago enpresa txiki eta ertainek (ETE) beren plantillen belaunaldi erreleboan ezagutza kritikoak, edozein lanpostutakoak, eskualdatzea ziurtatu ahal izateko.
Eman izena orain, eta bermatu zure ETEaren jardueraren jarraipena.
Zerbitzua urte osoan dago eskuragarri.
Preguntas frecuentes
Zerbitzu honek honako hauek bilatzen dituzten ETEak ditu ardatz:
- Plantillen bizi zikloa aurreratzea eta planifikatzea
- Lanpostu kritikoak kudeatzea, funtsezko ezagutzak enpresan jarraitzen duela bermatzeko
- Talentua galtzea saihestea eta lanean jarraitzea ziurtatzea
- Lan Mentoring doako laguntza-zerbitzua da, eta ikuspegi praktikoa du: eginez ikasiko duzue.
- Konpromisoetako bat da prozesuan zehar proposatutako lan ildoetako bat gutxienez ezartzea.
- Etorkizunean erreleboak modu autonomoagoan kudeatzen lagunduko dizuten tresnak eta ezagutzak ematen ditu.
Lan Mentoring prozesua hiru fase nagusitan egituratzen da, eta gehienez ere 6 hilabeteko epean garatzen dira.
- Diagnostikoa: Prozesu kritikoen eta inplikatutako langileen ebaluazioa.
- Aholkularitza: Enpresaren beharrak eskura dauden tresna publikoekin lotuko dituen plan pertsonalizatua egitea.
- Laguntza: Izendatutako pertsonei zuzeneko laguntza ematea, ezagutza eta esperientzia enpresaren barruan mantentzen direla ziurtatzeko.
Gehienez 50 orduko aholkularitza, enpresaren behar espezifikoetara egokituta, inolako kosturik gabe.
- Belaunaldien arteko erreleboa sistematizatzea: Enpresek tresnak eta ezagutzak eskuratzen dituzte etorkizuneko erreleboak modu autonomoan kudeatzeko.
- Lehiakortasuna hobetzea: Talentua eta ezagutza atxikitzean, enpresak merkatuan duen posizioa indartzen da.
Lan Mentoring proiektuak amaitu dituzten enpresa batzuen esperientziak
Antipatu zaitez eta hobetu adinaren kudeaketa zure enpresan.
Bete formulario hau eta Berrikuntzaren Euskal Agentziatik, Innobasquetik, jarriko gara zurekin harremanetan.