Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasquek, SPRIk eta BEAZek, Enterprise Europe Networkeko (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Berrikuntza Batzorde eta ETE-en Agentzia Exekutiboarekin (EISMEA) lankidetzan antolatu dute jardunaldi hau.
EISMEAko Valentina Pinnak Eskualdeen arteko Berrikuntzarako Inbertsio Tresna-I3 aurkeztuko du. I3 Tresna Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) parte da, eta espezializazio adimenduneko lehentasunezko eremuetan eskualdeen arteko berrikuntza-proiektuak merkaturatzen eta hedatzen laguntzea du helburu. Bereziki, jardunaldiak I3 Tresnaren 1. Atalan sakonduko du. I3 1.Atalak finantzaketa eta aholkularitza eskaintzen ditu eskualde arteko berrikuntza-proiektuetan inbertsioak egiteko.
Bestalde, TECNALIA zentro teknologikoak DEREMCO proiektua aurkeztuko du, I3 tresnaren arrakasta-kasua. Honez gain, META GROUPek DEREMCOren lehen ur-jauzi bidezko finantzaketa-deialdia aurkeztuko du. Deialdiak material eta osagai konposatuentzako ekonomia zirkularreko erakustaldi-proiektuak finantzatuko ditu.
Halaber, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, Eskualde industrializatuen europar sarea, “Vanguard initiative” eta Espezializazio Adimenduneko Plataforma Tematikoak aurkeztuko ditu.
Azkenik, Enterprise Europe Network-eko I+G+b nazioartekotzeko laguntza-zerbitzuak azalduko dira.
Jardunaldia I+G+b eremuan zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten langileei zein erakundeei zuzenduta dago: enpresa eta enpresa-elkarteak, klusterrak, aholkularitzak eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak.