Hizlarien informazioa
I+Grako pizgarri fiskalen eta berrikuntza teknologikoen berritasunei buruzko ikastaroa
Aitor Soloeta, Euskadiko arlo fiskalaren arduraduna Gómez-Acebo & Pombon.
Aitor espezializatuta dago Foru Zerga Zuzenbidean, eta nazioko eta nazioarteko erakundeei aholkularitza eman die.
Abokatu ekonomista da (Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen), eta enpresen aholkularitza juridikoko masterra du. Esparru pribatuan lan egin du 13 urtez (zenbait bulegotan, hala nola Cuatrecasas eta PwC) eta administrazio publikoan 21 urtez. Horietatik 7 urte egon zen Instituzio Publikoetako arlo ekonomikoetako arduradun gisa (hala nola Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Getxoko Udala), 10 urte finantza ikuskatzaile gisa eta azken 4 urteak Bizkaia Foru Ogasunaren zuzendari nagusi gisa.
Horrez gain, Bilbao Bizkaia Kutxa finantza-erakundearen Administrazio Kontseiluaren lehendakariordea izan da, banku-fundazio bihurtu aurretik. Halaber, erakunde horretan ere parte hartu du, patronatuaren kide gisa.
Egile eta egilekide gisa parte hartu du aldizkari espezializatuetako zenbait argitalpen eta artikulutan.
Zuriñe Martinez arlo fiskaleko aholkularia da Gómez-Acebo & Pombon.
Ekonomian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan, EHUn. Aholkularitza Fiskaleko Nazioarteko masterra egin zuen ISDE Zuzenbide eta Ekonomia Goi mailako Institutuan. Zerga eta zerga zuzenbidean espezializatuta dago. Aurretik lan egin du arlo fiskalean, besteak beste, Euskaltax eta Deloitte bulegoetan, eta behin eta berriz parte hartu du familia-enpresei eta multinazionalei aholkularitza fiskala ematen. Era berean, esperientzia sendoa du berregituraketa-eragiketetan, egiaztapen- eta ikerketa-jarduketetan eta prozedura ekonomiko-administratiboetan aholkularitzan.
Alaitz Landaluze, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian
Alaitz Landaluze Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan aditua. 8 urte egon ostean Accentureko gerente lanetan, 2008an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatea zuzentzen du. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egiten du Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen, eta I+Gko eta berrikuntzako programak diseinatzen eta kudeatzen zenbait Sail eta Foru Aldunditan. Zehazki, BFArekin batera lan egin du sozietateen gaineko zergaren I+Gko eta berrikuntza teknologikoko baldintza berriak ezartzen.
Iñaki Ganzarain, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian
Iñaki Ganzarain Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua, eta Kudeaketako Informatikako ingeniari teknikoa da Deustuko Unibertsitatean. 4 urte egon ostean Minsaiteko aholkulari lanetan, 2016an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatearen koordinatzaile teknikoa da. Bere jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egitea Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen; aholkularitza ematea zenbait saili eta foru-aldundiri I+Gko zenbait tresna diseinatzen eta garatzen; eta analisiak egitea Euskadiko berrikuntzaren egoerari buruz. Zehazki, BFArekin batera lan egin du sozietateen gaineko zergaren I+Gko eta berrikuntza teknologikoko baldintza berriak ezartzen.
Josu Ocariz Gaubeca, Berrikuntza Saileko arduraduna, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasunaren arloa, SPRI Taldea
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Nazioarteko Marketinean eta Esportazioaren Kudeaketa Komertzialean Diplomatua UPV-EHUn.
1988az geroztik, sektore publikoan lan egiten du, enpresen berrikuntza, aldaketa eta eraldaketa prozesuetan. Bizkaiko Foru Aldundian, Eusko Jaurlaritzan (SPRI – Industria Sustapenerako Eskualdeko Agentziaren bitartez) eta nazioarteko erakundeetan garatu du bere jarduera.
2005az geroztik, SPRIren Berrikuntza Saila zuzentzen du (Eusko Jaurlaritzaren Eskualde Garapenerako Agentzia). Sail horren helburua da berrikuntza bultzatzea, erakundeetan kultura berritzailea sustatuz, euskal konpainien kudeaketan berrikuntza sustatuz eta zuzendarien garapena erraztuz.
2003tik 2005era, Eusko Jaurlaritzak eta UNITARek (Nazio Batuen Erakundearen Agentzia, Prestakuntza eta Ikerketarako) sortutako CIFAL BILBAO nazioarteko prestakuntza zentroko zuzendari izan zen, baita Munduko Hirien eta Tokiko Agintarien II. Goi Bilerako idazkari nagusi ere.
Aurretik, enpresa pribatuan, ekonomia- eta finantza-arloan garatu zuen bere jarduera profesionala.
Irakaskuntzari dagokionez, KNOW HOW BUSINESS SCHOOL Negozio Eskolako (Galesko Unibertsitateari atxikia), Euskal Herriko Unibertsitateko eta Ekonomialarien Euskal Elkargoko EKONOMIA APLIKATUKO ESKOLAKO irakaslea izan da.
Cristina Ugarte del Valle, Berrikuntzako teknikaria, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasunaren arloa, SPRI Taldea.
Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da EHUn, eta Project Management Professional (PMP) ziurtagiria lortu zuen 2017an.
Bere ibilbide profesionala berrikuntza eta proiektuen kudeaketan oinarritzen da, non 13 urtez eta Innobasqueko taldeko kide gisa, euskal I+G+Ba Europan nazioartekotzeko koordinazioan eta laguntza teknikoan funtsezko eginkizunak bete zituen. Lankidetza-sareak kudeatu ditu, I+G+Bari laguntzeko Europako Esparru Programarako proposamenak prestatzen parte hartu du eta Eusko Jaurlaritzari laguntza eman dio I+G+Bari laguntzeko finantzaketa-programak nazioartekotzeko.
Gaur egun, euskarri teknikoa eskaintzen du berrikuntzari laguntzeko tresnak diseinatu, inplementatu, kudeatu eta ebaluatzeko, eta nazioarteari begiratzen dio.
Aurretik, Erresuma Batuko Unilever, Eroski eta Percy Dalton enpresetan kalitate kontrolean eta produktu berrien garapenean esperientzia hartu zuen.