Iñaki de Paz-ek, Sales Area Manager Metrología Sariki, azalduko digu nola berreskura daitekeen hiru dimentsiotan neurtzeko makina zaharkituen produktibitatea eta erabilgarritasuna retrofit-aren edo makinen eguneratzearen bidez.

Digitalizazioa eta ekonomia zirkularra uztartzen dituen prozesu horri esker, Elgoibarko enpresak negozio-ildo berri bat sortu du, enpresaren beraren produktuan oinarrituta. Proiektuak Ihobe sozietate publikoaren laguntza estrategikoa eta finantza-laguntza eskuratu ditu.

Hauek dira retrofit prozesu horren onuretako batzuk: ekipoen produktibitatea hobetzea, ingurumenaren gaineko inpaktua murriztea eta bezeroarentzat kostu gutxiago sortzea. Webinar honetan jakingo dugu zertan datzan zaharberritze hori.

Partekatu albiste hau

Online

uzt. 19

09:00 - 09:15 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Programa osoa
PDF 160,74 KB

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque