Berrikuntzaren Euskal Agentziak, INNOBASQUEk eta ACICAEk automozioaren sektoreko enpresa txiki eta ertainak gonbidatuko dituzte datorren urriaren 17an, 09:30etik 10:45era egingo den webinarrean parte hartzera. Ekitaldian, berrikuntzak enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunerako funtsezko faktore gisa duen garrantzia ezagutaraziko da, eta sektore bereko enpresek ezarritako kasu praktiko erreal batzuk azalduko dira. Halaber, Hazinnova programa aurkeztuko da, enpresa txiki eta ertainek berrikuntzarako eskura dituzten laguntza-zerbitzuetako bat.
Izena eman nahi baduzu, mezu bat bidali behar duzu helbide elektroniko honetara: [email protected]
EGITARAUA:
09:30-09:35 | Ongietorria/Sarrera. Mikel Lorente, ACICAEkozuzendari teknikoa |
09:35-09:45 | Hazinnova programa, automobilgintza sektoreko enpresa txiki eta ertainei berritzen laguntzeko lehen urratsa. Luis Manero, INNOBASQUEko ETEetako berrikuntza-zuzendaria |
09:45-09:50 | Enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza-aukerak bezeroen esparruan. Lander Ezama, PWCko aholkulari seniorra |
09:50-10:00 | Merkatu-garapenaren arloko berrikuntzaren kasu praktikoa (bezeroak): URLAN. Carla Aranburu, negozio-garapen |
10:00-10:05 | Enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza-aukerak produktuaren esparruan. Antonio Pipaon, IDOMeko lehiakortasun eta berrikuntza aholkularia |
10:05-10:15 | Produktuaren garapenaren arloko berrikuntzaren kasu praktikoa. DG HERRAJES. David Urkijo, gerentea |
10:15-10:20 | Enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza-aukerak, pertsonen esparruan. Teresa Areizaga, PKF ATTESTko bazkidea |
10:20-10:35 | Pertsonen arloko berrikuntzaren kasu praktikoa: talentua eta belaunaldi-erreleboa: EQUIPOS VFU (AUTODRAIN). Erik Merino, gerentea |
10:35-10:40 | Galderen txanda |
10:40-10:45 | Itxiera. Nola sartu programan. Mikel Lorente, ACICAEko zuzendari teknikoa eta Luis Manero, INNOBASQUEko ETEetako berrikuntza-zuzendaria |
Online
urr. 17
09:30 - 10:45 CEST
Online
Harremanetan jarri
Innobasque