Prestatzailea

Ibon Serrano Lasa. IDEKOko proiektu-burua.

Gironako Unibertsitatean Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan doktorea eta Mondragon Unibertsitatean Ingeniaria.

Lean Manufacturing delakoaren paradigman oinarritutako ekoizpen-sistemen birdiseinuan espezializatua. Esperientzia handia berrikuntzan, I+Gtik eratorritako emaitzen ustiapenean eta zaintza teknologikoan eta adimen lehiakorrean. Gaur egun, Ingurumen Jasangarritasunarekin lotutako proiektuak koordinatzen ditu IDEKOn eta DANOBATGROUPen, eta digitalizazioak funtsezko protagonismoa hartzen du bertan.

Ikaskuntza-helburuak

Prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak hauek dira:

  • Industria-digitalizazioaren esparrua ezagutzea, industria-arloko ETEentzat duen potentziala azaltzea eta enpresaren digitalizazio-proiektu bati nola ekin erakustea.
  • Fabrikazio plantan produkzio-ingurunea digitalizatzearen potentziala, alderdi nagusiak eta jardun-arloak azaltzea.

Kudeaketa-prozesuak digitalizatzeko aukerak eta abantailak erakustea, bai eta industriako ETEetan lotutako eta sortutako datuak ere.

Ikaskuntzaren edukiak

  • Zer da digitalizazioa?
  • Lantegi batean zer digitaliza daitekeen eta zer abantaila ekar ditzakeen bi arlotan:
  • produkzio-prozesuen eta makinen eremuan.
  • kudeaketa-/informazio-sistemen eremuan, eta horien integrazio bertikala eta horizontala.
  • Nola heldu digitalizazio-proiektu bati tailer batean.
  • Etapa nagusiak.
  • Dauden metodologiak.
  • Diagnostiko orokorreko ariketa (AFMren T1000 autodiagnostikoko metodoaren bidez).
  • Hurbileko kasu praktikoak azaltzea.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEA: AFM.

Nori zuzendua

  • Honako hauek ezagutzeko beharra edo interesa duten 10 langile baino gehiagoko manufaktura-industriako ETEentzat soilik:
  • digitalizazioak ekoizpen-prozesuan eta/edo kudeaketa-sistemetan duen potentziala.
  • nola ekin proiektu bati eremu horretan.
  • Produkzio-prozesuko barne-digitalizazioko proiektuen kudeatzaileak, ekoizpen-zuzendaritzak, fabrikazio-zuzendaritzak eta profesional arduradunak.

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

urr. 10

09:30 - 13:30 CEST

Parque Tecnológico de Euskadi-Campus Vitoria-Gasteiz. Hermanos Lumiere, 11. 01510 Vitoria-Gasteiz

Programa osoa
PDF 127,87 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4 h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque 

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk