Prestatzailea
Javier Medina Antón.Qi EUROPE enpresako bazkide-zuzendari nagusia.
Ekonomialaria, finantzen arloan aditua. Energia Negozioetan eta ZNPn Masterra, IESE Business School. Madrilgo Ekonomialarien Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Komunitateko enpresa-kontseilari ziurtatua eta EEko Women Leadership programako kontseilaria. 1995az gero bere lanbide-karrera negozio-eredu berriak diseinatu eta estrategikoki garatzera bideratu du (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioan, errentagarritasunak eta kostuak, seed&startup capital, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea); horrez gain, teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b-aren proiektuak gauzatzen ditu (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, KFD baloratzea eta Venture Capital Method, egituratzea, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), eta I+G+b-aren proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatu ere bai, ingurune digitaletan/teknologikoetan/industrialetan negozio berriak garatzearekin batera (merkatua eskuratzea, aniztea, haztea eta nazioartekotzea). Halakoetan, zuzeneko erantzukizuna du berritu eta produktu eta zerbitzu teknologiko berriak garatzeko orduan. |
Ikaskuntza-helburuak
-Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa berria, egitura, helburuak, modalitateak, aurrekontua eta abar ezagutzea.
-Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa berriaren kudeaketa eta justifikazio prozedura nagusiak ezagutzea.
-Ondo bereiztea azpikontratazioa eta ondasun eta zerbitzuen erosketa.
-Gastu kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langileei eta ekipoen amortizazioari dagokienez.
Ikaskuntzaren edukiak
1.Lehenengo urratsak:
-Partzuergoaren Akordioaren figura. Edukia, eredu eta aldaketa nagusiak Europako Batzordearekin negoziatzen den bitartean.
-Dirulaguntzetarako hitzarmena (Grant Agreement).
-Eragiketa eta finantza gaitasuna.
-Izapide eta erantzukizun administratibo, legal eta ekonomiko-finantzarioak.
-Ezinbesteko dokumentazioa eta kudeaketako eta justifikazioko gutxieneko funtsezko kontzeptuak erabiltzea.
2.Proiektuak KUDEATZEKO eskemak:
-Pertsonak eta ekipoak (kontratazioak, kudeaketa-tresnak, denborak edo kalitatea ez betetzea eta gatazkak konpontzea, nazioz gaindikoa, bazkideak aldatzea, erabakiak hartzeko sistemak, etab.).
-Sarrerak eta gastuak.
-Emaitzen barreiatzea eta IPR (egiaztatzea, mantentzea, background, foreground, erabilera-kontzeptuak, zeharkako erabilera, sarbide-eskubideak, eskubideen mailegua, jabetza partekatua).
-Eragiketak/Kudeaketa-organoak.
-Azpikontratazioak (irismena eta muga teknikoak, finantzarioak, eska daitekeen dokumentazioa, lehiakortasuna eta lehia askea, etab.).
-Proiektuaren kontrol-, jarraipen- eta barne-ebaluazioko metodoak.
3.Proiektuen JUSTIFIKAZIOA:
-Justifikazio dokumental eta finantzarioaren funtsezko alderdiak (fakturak, produktuak, I+G, publizitatea, gastu txikiak).
-Araudia eta arazoak kategorien arabera (langileak, bidaiak…).
-Genero Berdintasuna, Etika, Ingurumena, etab.
-Justifikazioko baldintza teknikoak eta finantzaketa-baldintzak. Eragile nagusiak.
-Arazoei aurrea hartzeko irizpideak eta tresnak.
-Epeak luzatzea eta hasierako baldintzak aldatzea.
-Ikuskapen-ziurtagiriak.
-Finantza-bermeak eta Europako Batzordearekiko konpromisoak.
-Ordainketa-etendura, zehapenak eta itzulketak.
-Eurotik kanpoko herrialdeetako bazkideak. Aplikatu beharreko kanbio-tasak eta araudia.
Nori zuzendua
Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:
-Horizonte Europarako I+G+b-ko proiektu europarrak prestatzeko beharra edo interesa dutenak.
-Horizonte Europako programetan I+G+b proiektuak aurkezten, kudeatzen eta justifikatzen eskarmentua dutenak.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
*Derrigorrezko 2 saioz osatutako ikastaroa. Ikastaroan izena emateko hemen.
Irailak 17, asteartea. 9: 00etatik 13: 30era
Irailak 24, asteartea. 9: 00etatik 13: 30era
Presentziala
ira. 24
09:00 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Leku kopurua 30
Iraupena 9 horas
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque.