Prestatzailea

Javier Medina Antón.Qi EUROPE enpresako bazkide-zuzendari nagusia.

Ekonomialaria, finantzen arloan aditua. Energia Negozioetan eta ZNPn Masterra, IESE Business School. Madrilgo Ekonomialarien Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Komunitateko enpresa-kontseilari ziurtatua eta EEko Women Leadership programako kontseilaria. 1995az gero bere lanbide-karrera negozio-eredu berriak diseinatu eta estrategikoki garatzera bideratu du (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioan, errentagarritasunak eta kostuak, seed&startup capital, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea); horrez gain, teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b-aren proiektuak gauzatzen ditu (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, KFD baloratzea eta Venture Capital Method, egituratzea, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), eta I+G+b-aren proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatu ere bai, ingurune digitaletan/teknologikoetan/industrialetan negozio berriak garatzearekin batera (merkatua eskuratzea, aniztea, haztea eta nazioartekotzea). Halakoetan, zuzeneko erantzukizuna du berritu eta produktu eta zerbitzu teknologiko berriak garatzeko orduan.

Ikaskuntza-helburuak

  • Arrakasta-proposamen bat egiteko gaitasunak eskuratzea, lehentasun politikoekin eta 2021-2024 eta 2025-2027 programa estrategikoekin lotutako irizpideak barne.
  • Helburuak, research output, produktua, outcome-a, inpaktua eta Europako Batzordeak espero dituen inpaktu motak bereizteko proposamenak idazteko gaitasuna hobetzen duten ereduak ezagutzea eta praktikatzea.
  • Teknologia lehiakortasun-abantaila jasangarri, produktibitate edo industria-lidergo gisa zehazten ikastea, produktu teknologiko batek merkatuan dituen porrot-akats nagusiak identifikatuz. Negozio-eredua funtsezkoa izan daiteke proposamenen arrakastan edo porrotean.
  • Europako Batzordearen ebaluazio-irizpideak zehatz-mehatz ezagutzea eta horiek betetzeko proposamenak nola bideratzen jakitea.
  • Teknologia bati lotutako negozio-plan bat edukitzearen garrantzia ulertzea.
  • Operazio- eta finantza-gaitasuna koherentziaz defendatzea.
  • Ondo bereiztea azpikontratazioa eta ondasun eta zerbitzuen erosketa.

*Derrigorrezko 2 saioz osatutako ikastaroa

Azaroak 19, asteartea. 9: 00etatik 13: 30era.

Azaroak 26, asteartea. 9: 00etatik 13: 30era.

Ikaskuntzaren edukiak

  1. Bikaintasun Atala (EIC Pillar 3):
  • Only innovation, what about research? Finantzatuko den ezagutzaren ikuspegia. Radically new technology and interdisciplinary approach!
  • Science-towards-technology breakthrough. Artearen egoeraren azterketa baino gehiago. Bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta komertziala.
  • Technology feasibility. Proposatutako aplikazioen baliozkotze teknologikorako urratsak.
  • Ideation (Accelerator).
  • Development (Accelerator). Berrikuntzaren helburuak eta garapen-egoera.
  1. Inplementazio Atala (EIC Pillar 3):
  • Lan-plana, baliabideak. Giza taldea.
  • KPIak eta milestone teknologikoak eta merkatuan sartzekoak.
  • Partzuergoaren kalitatea.
  1. Inpaktuaren Atala (EIC Pillar 3):
  • PATHFINDER eta TRANSITION (inpaktu-atala).
  • ACCELERATOR.

Nori zuzendua

Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:

  • I+G+b-ko proiektu europarrak prestatzeko beharra edo interesa dutenak.
  • Europako programetan I+G+b proiektuak aurkezten eta prestatzen eskarmentua dutenak.

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 19

09:00 - 13:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF 177,29 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
9 horas

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk