Errelebo lasterketa Ozeanoan

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolaturiko hezkuntza-programa horretan, ikasleek sei bisita egingo dituzte proposatutako erronkaren esparruan lan egiten duten sei euskal enpresa edo erakundetara. Hala, FLL Euskadi ekimenean parte hartzen duten ikastetxeek aukera izango dute, esperientzia praktiko baten bidez, gai horri buruz ikasteko eta sakontzeko eta esperientzia praktiko eta hezitzailea eskaintzen die bisitetan izena eman duten 16 euskal ikastetxeetako 472 ikasleei.

Bisita honetan, itsas hondoa nolakoa den ikusiko dugu, zer mota dauden eta zein ezaugarri geologiko dituzten. Ezagutza horrek ezinbesteko garrantzia du itsasoan aerosorgailuak jartzeko. Maketen bitartez, dauden aukera ezberdinak ikusiko ditugu eta elkarrekin eraikiko ditugu.

Bisita hau MSCA ORE4CITIZENS proiektuaren barruan dago, eta BCAMen instalazioetan egingo da, UPV/EHUko ikertzaileekin batera.

Profesionalak:

Vincenzo Nava – BCAM/TECNALIAko Ikertzaile Seniorra.
Lidia Rodriguez – UPV/EHUko Ikertzaile Seniorra.
Nestor Vegas – UPV/EHUko Ikertzaile Seniorra.

Edukiak:

  • Nolakoa da itsas hondoa Bizkaiko Golkoan?
  • Zer itsas hondo mota daude? Zerez eginak daude?
  • Nolakoak dira itsasoko aerosorgailuak?
  • Nola eragiten dio hondo-motak Ozeanoan aerosorgailuei eusteko itsas egituren diseinuari eta instalazioari?

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 28 - aza. 29

10:00 - 11:00 CEST

Mazarredo Zumarkalea, 14 Bilbao Bizkaia

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque